Osasuna

Zika kasu baten berri eman du Osakidetzak; laugarrena da

Orain bi aste Nikaraguatik etorri zen andrazko bati atzeman diote eritasuna; ez dute ospitalera eraman behar izan.

arantxa iraola
2016ko uztailaren 4a
13:35
Entzun

44 urteko emakume bati atzeman diote oraingoan eritasuna; ez dago haurdun, eta, ondorioz, gaixotasuna aparteko gorabeherarik gabe gainditu ahal izango duela uste da. Izan ere, zikak ondoriorik larrienak fetuetan eragiten ditu: mikrozefaliarekin jaiotzen dira usu. Martxoan eman zuen Osakidetzak atzemandako lehen zika kasuaren berri; Venezuelatik etorritako gizon bati diagnostikatu zioten. Ondoren agertu diren beste kasu guztietan ere gaixoek ezaugarri hori bera izan dute: Hego Ameriketatik etorri ziren kutsatuta, eta hemen hasi ziren sintomekin.

Udan zika zabalduta dagoen herrialderen batera —Hego Ameriketan, esaterako, bizkor ari da hedatzen— doazen bidaiariei adi ibiltzeko ohartarazi diete Osakidetzako buruek; gaixotasuna transmititzen duten eltxoen ziztadak saihesteko ahalik eta ahalegin handienak egiteko aholkatu diete. 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.