Gizartea

Zikloiaren ondorioz ia 20.000 etxetan argindarrik ez dute oraindik, eta EAEn larrialdi alerta kendu dute

Kostalderako prebisioak aurreikusi baino hobeak direla ikusirik bertan behera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak alerta egoera eta krisi batzordea. Babes Zibilerako eta larrialdi arloko agintariek elurrarekin kontuz ibiltzeko eskatu dute, Nafarroaren kasuan.

2009ko urtarrilaren 26a
18:13
Entzun
Pasatu zen zikloia larunbatean, baina, batik bat, Lapurdin eta Bizkaian oraindik haren ondorioz milaka etxetan argindarrik gabe daude: Lapurdin hamabost mila etxetan eta Bizkaian 1.700tan. Nafarroa Behereko hamar herritan ura punpatzeko makinerian matxurak eragin ditu denboraleak, eta zerbitzua leheneratu gabe dago oraindik. Gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazi du dagoeneko kendu dutela larrialdi alerta, datozen orduetan eguraldiak hobera egingo duela eta.

Espainiako Iberdrola enpresak aipatu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan matxuren %99 konponduta dituzte dagoeneko. Horretan 600 langile pasa erabili dituela dio, eta gaur horrenbeste ari direla beharrean.

Babes Zibilerako eta larrialdi arloko agintariek ohartarazi dute datozen orduotan ere haize bolada indartsuak izango direla kostaldean, eta elurrarekin ere kontuz ibiltzeko eskatu dute, Nafarroaren kasuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.