Harrobia egin nahi zuten basoan Picassoren Gernika marraztu zuten, 2012an, hura egitearen kontra. Beste hainbat ekimenen barruan egin zuten margoa Antzeri pagadiko enborretan, pintura biodegradableak erabiliz. Egin eta denbora gutxira egin zioten aurreneko erasoa, baina herritarrek berriz egin zuten.
Auzia judizializatu egin zen, eta harrobia egitearen kontrako epaia eman zuen 2015ean Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Nolanahi ere, epaiaren kontrako helegitea jarri zuten Magnesitas Navarras enpresak eta udalak.
Orain, helegiteari buruzko erabakiaren zain, berriz eraso diote basoan margotutako Gernika-ri, eta SEO/Birdlife talde ekologistak jakinarazi duenez, harrobiaren aldeko pintaketak egin dituzte.