Zilbetiko harrobiko obren kontra protesta egin dute
ZILBETI. Magna enpresa Zilbetin (Nafarroa) harrobia irekitzeko pagoak botatzen ari dela salatzeko, protesta egin zuten atzo; eremu babestu batean ari dira pagoak botatzen. Monte Alduide koordinakundeak, Aurizberriko Mendiaundi Bizirik eta Baztango Erdiz Bizirik taldeek antolatu zuten martxa. Obrak egiten ari diren lekura joan, eta minutu batzuz gelditu zituzten lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu