Zilbetiko Magnesitas harrobia babestu du Baztango NaBaik
ZILBETI. Magnesitas Navarras harrobiaren aldeko jarrerari eusten diola adierazi du Baztango NaBaik. Zilbetiko kontseiluko eta Erro eta Esteribarko haranetako herritarrentzat «interes sozial orokorreko» proiektua dela uste du NaBaik, sortuko dituen lanpostuak aintzat hartuta. Herritar horiek beren herrian bizi eta lan egiteko eskubidea dutela ohartarazi du, eta gogorarazi erakundeek, langileek eta herritarrek egin dutela Magnesitasen jardueraren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu