Ingurumena

Zilbetin meategia egiteko lanak geratzea eskatuko du SEO/Birdlife erakundeak

Nafarroako Gobernuak eman dituen baimenetan irregulartasunak daudela salatu dute, eta Gobernua ikerketa atzeratzen ari dela, "nahita".

2012ko urtarrilaren 23a
14:55
Entzun

SEO/Birdlife erakunde ekologistak Zilbetin (Nafarroa) magnesita meategi bat egiteko lanak geratzea eskatuko du datozen egunetan, ingurumenean izan dezaketen eraginagatik. Balio handiko inguruak direla horiek argudiatu dute gaur goizean Madrilen eman duten prentsaurrekoan, eta hor bizi diren zenbait espezie desagertzeko arriskuan daudela azaldu dute.

Fiskaltzara eramango dute euren salaketa, eta egitasmoa bertan behera uztea eskatuko du. Argudiatuko dute Nafarroako Gobernuak eman dituen baimenetan irregulartasunak daudela. Gainera, Frantziako Gobernuari eskuhartzeko eskatuko diote. Proiektua Magna S.A. enpresarena da (Magnesitas de Navarra). Eraiki nahi duten meategia egiteko 87.000 zuhaitz dituen baso babestu bat txikitu beharko litzatekeela jakinarazi dute.

Interneten ia 16.000 pertsonak eman dute sinadura proiektuaren aurka.

Dagoeneko 2.500 pago moztu dituzte

SEO/Birdlifek, gainera, salatu du Nafarroako Gobernua nahita ari dela epaitegietako prozesua atzeratzen, auzia epaitua izan dadin garrantzitsuak diren zenbait agiriren aurkezpena ez aurkeztuz. Dagoeneko 2.500 pago moztu dituztela ere esan dute. SEO/Birdlife-z gain, Amigos de la Tierra, Ecologistas en Acción, Greenpeace, WWF, Aldude Mendia Koordinadora, France Nature Environnement, Amis de la Terre, WWF-France, Greenpeace, LPO, SEPANSO, MNE, GEOB, PMAF, Forêts sauvages eta CADE talde ekologistek eskatu dute lanak gelditzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.