euskal herria

Zinegotzien segurtasuna bermatzen ez badu lege bat ateratzeko mehatxua egin dio Rubalcabak Bilduri

Legeak betetzen ez badira epaileek betearazten dituztela ohartarazi dio Barne ministroak koalizioari.

2011ko ekainaren 17a
19:01
Entzun

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak gaur esan du Bilduk agintzen duen udaletan zinegotzien segurtasuna bermatzen ez badu "astebetean" Espainiako ministro kontseilura gaur egungo legeria gogortzen duen beste bat eramango duela.

Andoainen debekatu egin diete PSE eta PP alderdietako zinegotziei bizkartzainekin udaletxera sartzea, eta Lasarten udaletxeko inhibitzaileak kendu dituzte, argudiatuzsegurtasun neurri horiek jada ez direla beharrezkoak. "Legeak betetzeko daude, eta betetzen ez badira, epaileek betearazten dituzte", esan du Rubalcabak.

Patxi Lopezek Donostian egin den Biktimen Biltzarrean parte hartu du gaur, eta "terrorismoaren amaierak benetakoa" izan behar duela esan du. "Ezker abertzaleak demokraziaren bidean asko du ibiltzeko", adierazi du, eta ETA izate hutsa "xantai onartezina" dela gaineratu du. ETAri desagertzeko eskatzea galdegin dio ezker abertzaleari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.