Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak zinema aretoetako hizkuntzaren erabilerari buruzko azterketa egin du eta, Euskal Herri osoko 29 areto aztertu ondoren, euskararen lekua oso txikia dela ondorioztatu du. Hala, Kontseiluak hizkuntza eskubideak nabarmen urratzen direla esan du.
Aretoen artean, Gipuzkoa da emaitza onenak izan dituena; okerrenak, ordea, Iparraldeko hiru probintziak. Badira bereziki zoriondu dituen aretoak. "Hain zuzen ere, Mungiako Torrebilela aretoa eta Beasaingo Usurbe antzokia dira euskaldunen hizkuntza eskubideekin begirunez jokatzen duten areto bakarrak".
Huts egiten duten artean hauek daude, Kontseiluaren arabera: Gasteizko Guridi, Usurbilgo Cineboz, Miarritzeko Le Royal, Hazparneko Haritz Barne, Baionako CGR, Angeluko Oscar, Donapaleuko Argitzen, Iruñeko Saide Carlos III, Iruñeko Golem La Morea, Tuterako Cinemax Oscar eta Vianako Las Cañas. Horiek guztiek ez dute puntu bakar bat ere lortu.
Azterketa egiteko, Kontseiluak hainbat ezaugarri hartu ditu kontuan: zinema aretoen webguneak, giza baliabideak (eserlekuzaina, txartel eta litxarreria-saltzailea), espazioa (sarreran, irteeran zein komunetan ageri diren argibideak) eta zinemetan banatzen diren doako aldizkariak.
‘Kontseilutik’ aldizkariaren beste zenbaki bat
Kontseiluak iaz Kontseilutik aldizkaria sortu zuen, hizkuntza erabilerari buruzko azterketa berezituak argitaratzeko helburuarekin. Aldizkariaren lehen zenbakiaren bidez jogurten etiketak aztertu zituen. Orain beste zenbaki bat atera du. Besteak beste, jogurten ebaluazioaren jarraipena egin du. “Marka gehienek euren etiketak aldatu ez arren, badugu ere nor zoriondu”.
euskara
Zinema aretoetan euskararen lekua oso txikia dela esan du Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu