Trafikoa

Zirkulazio araudi berria indarrean dago Hegoaldean

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan gogorragoak dira gaurtik aurrera gidarien zenbait arau-hausteri buruzko kalifikazioak eta bakoitzari dagozkion zigorrak. Bide Segurtasun Legeari Espainiako Gobernuak egindako azken aldaketak indarrean dira. Isunak gogortu egin dituzte, eta esaterako, segurtasun-uhalik gabe bidaiatzeagatik edo sakelako telefonotik hitz egiteagatik 300 eurotako isunak jarriko dituzte.

2005eko abuztuaren 10a
13:42
Entzun
Gidabaimenik gabe gidatzen dutenei edo autoan sakelako telefonotik hitz egiten doazenei 300 euro arteko isunak ipiniko dizkiete aurrerantzean.Gidabaimena kentzeko zigorra jartzen den kasuetan, gutxienez hilabetez kenduko da. Aldi baterako zigor hori errespetatzen ez bada, gidabaimena urtebetez kenduko da, eta bi urtez araua behin baino gehiagotan hausten bada.Orain arte bezala derrigorrezkoa izango da motorrean kaskoa eramatea, baina orain atzeko bidaiariak ez badarama, gidariari jarriko diote urraketa horri dagokion isuna.

Gidabaimenik ez duen gidaririk atzemanez gero, bestalde, bi urtez eragotziko diote baimena ateratzea. Aurrerantzean arau-hauste larritzat joko dira segurtasun uhala lotu gabe gidatzea, umeentzako atxikitze sistemarik ez eramatea eta gidatzen aurikularrak edo sakelako telefonoa erabiltzea, besteak beste. Ez da onartuko, ezta ere, gidabaimena iraungita izanda gidatzea, matrikulatu gabeko autoa erabiltzea, radarrak detektatzeko sistemak erabiltzea edo Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egin gabe bidaiatzea. Horiek guztiak huts larriak izango dira bihartik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.