"Zorigaiztoko" adierazpenak izan zirela dio Izaskun Bilbaok

2014ko maiatzaren 23a
10:53
Entzun

"Alkateak berak azalpenak eman zituen, eta barkamena eskatu zuen: hortik aurrera, gainontzeko guztia esanda dago, nire aldetik". Hala baieztatu du Izaskun Bilbao EAJren Europako Parlamenturako hautagaiak Radio Euskadin egindako adierazpenetan.

Ez du gaiari denbora gehiago eskaintzeko asmorik, baina ez da hori izan beste alderdiek hartutako bidea, Bilbaoren ustez: "Alderdi politiko batzuen aldetik interes handia egon da gaia hauteskunde kanpainaren lehen lerrora ekartzeko".

"Adierazpen oso zorigaiztokoak dira, baina barkamenarekin geratuko naiz ni, jakitun izanda ez zuela bere momenturik onena eduki eta ez zela immigranteei buruz ari, delikuenteez baizik; edozelan ere, zorigaiztokoak izan ziren [adierazpenak]".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.