elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"Zoritxarrez, ez da posible sindikatu denen batasuna"

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, Maiatzaren Lehenean.

2010eko apirilaren 30a
19:16
Entzun
Aurtengo Maiatzaren Lehenean ere Euskal Herriko sindikatuak ez dira modu bateratuan aterako kalera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak uste du batasun hori ezinezkoa dela gaur egun. BERRIAk hari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar, Ekonomia sailean.

Honatx zati batzuk:

Bitxia da kale berean lau sindikatu denen protestak ikustea, asteon bezala. Lan osasunaren moduko gaietan ez al lukete eskertuko langileek batasuna?

Gustura egingo genuke baina, zoritxarrez, ez da posible batasuna. Elkarrizketa sozialaren bidez batzuk gobernuaren arduragabekeria zuritzen ari dira, eta gu ez gaude hori egiteko prest.

Lan osasunean okerrera egin al du Jaurlaritzak Lopez dagoenetik?

Collantes Osalaneko buruak esan du hau beste autonomia erkidego bat dela eta hemen Espainian egiten dena egingo dutela. Eusko Jaurlaritza delegazioa bihurtzea esan nahi du horrek. Horrez gain, arazoa da ezer ez dutela egiten.

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialetik kanporatu egin zaituztete, parte hartu nahi ez duzuela argudiatuta.



Ordezkaritzan oinarritutako sisteman estatu kolpea da hau; ez joateko eskubidea daukagu, eragina baitauka ez joateak. Euskal gehiengoa errespetatzen ez duelako sartu da gobernua honetan; mespretxua dio gehiengoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.