EAEko Justizia Auzitegi Nagusia

Zorrilla: "Botere judizialak kontzentrazioaz zuen iritziak ez du eragingo Atutxaren epaian"

Manuel Maria Zorrila EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen arabera, Legebiltzarreko Mahaiko hiru kideak babesteko epaitegiaren atarian egin zen "elkarretaratzeak ez du eraginik izango" Atutxa, Knorr eta Bilbaori eman beharreko epaian, "nahiz eta kontzentrazio horrek justizia bera deslegitimatzen zuela esan zuen bere garaian Botere Judizialak". Juan Mari Atutxa, Gorka Knorr eta Kontzi Bilbao desobedientzia delitu bat leporatuta izan ziren auzitegian deklaratzen inputatu gisa Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegin eta Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiari muzin egiteagatik.

2003ko abenduaren 23a
12:43
Entzun
Zorrilak gogoratu duenez, EAEko Justiziako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak bere garaian eman zuen bilkura horretaz duen iritzia, "baina auzitegiaren beraren independentziak bermatuko du epai zuzena ematea", zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.