Zorrotzaurreri buruzko akordioa Bilborentzat «ona» dela uste du PSEk

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Zorrotzaurreko hirigintza proiektuari buruz Kudeaketa Batzordeak eta Kanala Auzo Elkarteak lortutako akordioa «ona eta etorkizun handikoa» da, PSE-EEko Bilboko Udaleko zinegotzi Txema Oleagaren arabera. «Hiria garatzea, handitzea eta berritzea ekarriko ditu». Kanala auzo elkarteko kideek, hala ere, argi utzi dute «arretaz» jarraituko dutela Kudeaketa Batzordearen lana, eta ez dute baztertzen etorkizunean berriro ere planaren aurka agertzea.

Akordioan jasotzen denarenarabera, San Inazio eta Deustu arteko bidea zeharkatzen duen Zarandoa Etorbidea ibilgailuentzako bi bide izatetik, bat izatera pasatuko da. Gainera, 13.000 metro koadroko hiru berdegune sortuko dituzte, eta oinezkoentzako pasealeku bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.