Zortzi epaituen absoluzioa «exijentzia» dela esan du EBk

2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Bateragune auzian akusazioak egiteko oinarririk ez dagoela eta frogak ahulak direla kontuan hartuta, «Arnaldo Otegi eta akusatutako beste zazpiak» absolbitzeko eskatu du Mikel Aranak, Ezker Batuko koordinatzaileak. Absoluzioa «exijentzia» dela gaineratu du.

Akusatuen aurka ezarritako badaezpadako neurriak gehiegizkoak direla ere salatu du EBko buruak, horietako batzuk duela urte eta erdi baino gehiago badaezpada preso dauzkatela ohartarazita. «Askatasuna kentzea bezain neurri gogorra ezin da mantendu ustezko delituak Euskadiko normalizazio politikoaren zati direnean».

Hala ere, ETAri betiko desagertzeko eska diezaiotela esan die ezker abertzaleko taldeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.