Zortzi gazteen kontrako zigorra gaitzetsi du Donostiako Udalak

2013ko apirilaren 8a
16:11
Entzun

Donostiako Udal Gobernuak gaitzetsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak gaur goizean atera duen epaia: berrestea Audientzia Nazionalak epaitu zituen Donostiako hamabost gazte haietako zortziri jarri zien sei urteko zigorra.

"Edozein testuingurutan ere sinestezina da lan politiko bat egiteagatik kartzelara zigortzea, eta oraindik eta sinestezinagoa normalizazio demokratikoaren eta bake bidearen testuinguru politiko batean. Absoluzioa beste epairik ez dago onartzerik", azaldu du udal gobernuak.

Horrela, "trantze honetan diren donostiar gazte guztiak eta lan politikoa egite hutsagatik epai bideetan diren pertsona guztiak" absolbitzeko eskatu du. Halaber, zigortutako gazteekiko eta haien hurbilekoekiko elkartasuna adierazteaz gain, hiriko Udal Gobernuak haiekiko elkartasuna eta babesa erakusteko deia egin du.

Era berean, bat egin du epaia salatzeko deitu dituzten mobilizazioekin, "Donostiako zortzi gazte kartzelara zigortzeaz gainera, lan politikoa egitea ere kondenatu egiten baitu epai honek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.