Igor Portu lesakarraren atxiloketan parte hartu zuten zortzi guardia zibil inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Donostiako 1. Instrukzio Epaitegiak, torturen auzian. Otsailaren 22an deklaratu beharko dute zortziek. Zehazki, Portu Arrasaten (Gipuzkoa) atxilotu zuten bi guardia zibilak, autoan haiekin batera Portu zaintzen Intxaurrondoko (Donostia) kuartelera joan zen beste bat, kuartelean harekin egon zen beste bat, eta Donostiako Ospitalean zaintza intentsiboko unitatean lehen gauean egon ziren lauak.
Urtarrilaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak Portu, Mattin Sarasolarekin batera. Urtarrilaren 7ko goizaldean Donostiako Ospitaleko zaintza intentsiboen unitatean ingresatu behar izan zuten, gorputz osoan kolpe ugari zituelako eta hautsitako saihets batek birika zulatzen ziolako. Torturak salatu zituen Portuk.
Mattin Sarasolak ere torturak salatu zituen. Hari ere kolpe arrastoak atzeman zizkion Auzitegi Nazionaleko auzi medikuak.
Tratu txar zantzu horiei aurre egiteko, atxiloketa bortitza izan zela argudiatu zuen Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak.
Portuk eta Sarasolak torturen lekukotasun zehatza eta bertsua eman zuten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak azpimarratu zuen bat-etortzeak handiak zirela biak inkomunikatuta egon ondorengo deklarazioak izateko.
Tortura salaketa
Zortzi guardia zibil inputatu dituzte Igor Porturen torturen auzian
Otsailaren 22an deklaratuko dute Donostiako Epaitegian. Portu urtarrilaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak ETAko kide izatea egotzita. Urtarrilaren 7an, goizaldean, Donostia Ospitaleko zaintza intentsiboko gunean ingresatu behar izan zuten hautsitako saihets batek birika zutu ziolako. Tortura salaketa larria egin zuten Portuk zein harekin batera atxilotutako Mattin Sarasolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu