Iruñeko 2. Instrukzio auzitegiak aske utzi ditu atzoko greban zehar atxilotutako lau lagun, eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio beste bati.
Aske geratutako lauen auzia artxibatu du epaileak. Zortzi hilabeteko zigorra ezarri dionari, ordea, desordena publikoak egitea leporatu dio, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Hamahiru pertsona atxilotu zituzten atzo Iruñean, grebaren harira eginiko protestetan.