gizartea

Zortzi kilo kokaina zituela gizonezko bat atxilotu dute Noaingo aireportuan

Madrilgo bizilaguna da eta 32 urte dauzka. Nafarroara Lisboatik etorri berria zen eta Espainiako Poliziak atzeman du.

2009ko urriaren 31
19:13
Entzun
Espainiako Poliziak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du Noaingo aireportuan (Nafarroa), soinean zortzi kilo kokaina zeuzkala egotzita. Poliziaren arabera, Lisboatik etorri berria zen, eta Lisboara Brasildik joan zen, Sao Paulotik.

Madrilgo bizilaguna da -F.P.B.-, eta maleta barruan zeukan droga. Hain zuzen, asteartean izan zen atxiloketa, eta Poliziak gaur jakinarazi du. "Azken urtean Iruñea aldean atzemandako droga kopururik handienetekoa da".

Behin-behinean kartzelan sartu dute gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.