gizartea

Zortzi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon eta hiru Aretxabaletan, lapurretan ari zirelakoan

Bizkaiko hiriburuan, ustez kobrea osteagatik atxilotu ditu. Aretxabaletan, enpresa batetik txatarra lapurtzeagatik.

2010eko abuztuaren 4a
17:08
Entzun
Ertzaintzak 19 eta 40 urte bitarteko zortzi pertsona atxilotu ditu goizaldean Bilbon. Zortzi lagunak, trenaren tunel baten barruko kobrezko kablea lapurtzen ari zirelakoan atxilotu dituzte, Deustu auzoko obra batzuetan. Aretxabaletan, berriz, 25 eta 31 urte bitarteko hiru lagun atxilotu ditu, Etxebarri auzoko enpresa batetik txatarra lapurtzen ari zirelakoan.

Deustun, bezperako gauean ere, norbaitzuk kobrezko kableak lapurtu zituzten. Gaur atxilotutakoek atzoko lapurretekin zerikusirik duten ala ez ikertzen ari da Ertzaintza .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.