Atxiloketak

Zortzi lagun atxilotu dituzte Bilbon eta Gasteizen, CD eta DVD kopiak egitea egotzita

Filmen, musika diskoen eta bideojokoen CD eta DVD kopiak egin eta saltzen zituztela leporatuta, Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu Bilbon eta Gasteizen. Zehazki, zazpi Gasteizen atxilotu dituzte, eta zortzigarrena Bilbon. Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkaritzaren arabera, 6.300 kopia ilegal atzeman dizkiete.

2005eko azaroaren 26a
12:54
Entzun
Iturri horiek azaldu dutenez, iragan urrian hasitako ikerketa baten emaitza izan da operazioa: Gasteizen ikus-entzunezko produktuen legez kanpoko kopiak saltzen zituen sare bat zegoela susmatuta hasi ziren ikertzen.

Atzeman dieten materialak 100.000 eurotik gorako balioa duela agertu dute iturri horiek, eta merkatura kaleratu berri diren film eta diskoen kopiak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.