Abadiñon (Bizkaia), Arzubia industrialdean, Fundimax enpresan sutea izan da bart eta, horren ondorioz, zortzi beharginek arnasketa arazoak izan dituzte, kea handia sortu delako. Zauri arinak dituzte. Zortzi langileetatik bost emakumezkoak dira eta hiru gizonezkoak. Gehienak hantxe artatu dituzte.
Goizeko bost eta erdietan piztu da sua. Iurreta, Derio, Basauri eta Markina Bizkaiko herrietako su-hiltzaileak joan dira sua kontrolatzera.
Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak esan duenez.
Sutea
Zortzi langile arin zauritu dira bart Abadiñoko enpresa bateko sutean
Arnasketa arazoak izan dituzte. Goizeko bost eta erdietan piztu da sua Fundimax lantokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu