EUSKAL HERRIA

Zortzi motor eta hamabi bizikleta kiskali dira Donostian, edukiontzi batek su hartuta

Loiola auzoko Aralar kalean izan da sutea. Itzalita dago jada, baina suhiltzaileak ikertzen ari dira sua nola piztu den.

2013ko irailaren 5a
08:59
Entzun

Bart gauerdian sortu zen sutea, Donostiako Loiola auzoko Aralar kalean. Papera birziklatzeko edukiontzi batean sua piztu eta berehala zabaldu zen ondoko edukiontzietara. Ondoan zeuden zortzi motor eta hamabi bizikleta kiskali ziren, eta gertu aparkatuta zeuden bi autori eta beste bi motorri ere kalteak eragin zizkieten garrek.

Donostiako suhiltzaileen esanetan, handia izan zen sutea baina berehala lortu zuten itzaltzea. Hala ere, ikertzen ari dira zer dela-eta piztu den sutea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.