Hezkuntza

Zubiak Eraikiz plataformak eskola segregazioaren kontra egiteko eskatu dio PSE-EEri

Plataformak herri ekinaldi legegile bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. PSE-EEk, hasieran babestu egingo zuela esan arren, baztertu egin du.

Zubiak Eraikiz plataformako kideak, Eusko Legebiltzarrean, sinadura bilketa hasi zutenean. JON REJADO
2018ko urriaren 2a
18:46
Entzun

Ostegunean erabakiko dute Eusko Legebiltzarrean eskola segregazioaren kontrako herri ekinaldi legegilea tramiterako onartu ala ez. Zubiak Eraikiz plataformak jarri zuen martxan ekinaldia, eta agerraldia egin dute legebiltzarrean bertan. PSE-EEri ekinaldiaren alde egiteko eskatu diote; plataformak proiektua aurkeztu zuenean, alderdi sozialistak baiezkoa eman zuen, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bezala. Orain, aldiz, bozkaketaren atarian, Eusko Jaurlaritzak kontrako irizpena eman du, esanez segregazioaren gaia hezkuntza legean jorratuko dutela. PSE-EEk bat egin du horrekin.

10.000 sinadura bildu behar zituzten maiatzaren 31 baino lehen, eta lortu zituzten; baita kopurua gainditu ere. 17.000 sinadura lortu zituzten azkenean. Helburu nagusia da sare publikoaren eta itunpekoen artean dagoen "desoreka" haustea. Plataformako kideen esanetan, eskola publikoan nabarmen gehiago dira indize sozioekonomiko baxuko ikasleak, migratzaileen seme-alabak, eta behar bereziko haurrak. Besteak beste, proposatu dute maila sozioekonomikoaren araberako indize bat sortzea, eta ikastetxe bakoitzak gehieneko eta gutxieneko indize bat izatea.

Ikastetxeetako hainbat guraso eta zuzendari ez ezik, Steilas eta CCOO sindikatuak ere alde dituzte. Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek babesten dute orain. PSE-EErekin gehiengoa lortuko lukete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.