Hondakinak

Zubietako errauste planta finantzatzeko eskatu diote EAJk, PSE-EEk eta PPk aldundiari

Batzar Nagusietan bat egin dute hiru alderdiek, eta galdegin diote foru gobernuari erabiltzea zaborren kudeaketa egiteko azpiegituretarako diru saila. 17 milioi eurokoa da diru sail hori.

ainara arratibel gascon
2013ko otsailaren 6a
17:35
Entzun

Zubietako errauste planta finantzatzea. Horixe galdegin diote EAJk, PSE-EEk eta PPk Gipuzkoako Foru Aldundiari. Gogorarazi dute aurrekontuetan 17 milioi euroko diru saila dagoela hondakinen kudeaketa egiteko azpiegituretarako. “Legeak eta aurrekontuak” errespetatzeko eskatu diote. “Bildu oso ikuspegi demokratiko murritza erausten ari da. Nola eskatuko die herritarrei legeak betetzeko, beraiek egiten ez badute?”, salatu du Xabier Ezeizabarrena EAJko batzarkideak. Bilduk eta Aralarrek, berriz, aldundiak hondakinen kudeaketaren inguruan dituen eskumenak garatzen jarraitzea nahia dute, beti ere zero zabor politiketatik abiatuta.

Bestalde, Txingudiko mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Partzuergotik kanpo egotea salatu dute Sanmarkoko eta Debabarreneko mankomunitateek. Txingudiko ordezkariekin batera egindako agerraldian, berretsi dute haiekin batera egingo dutela lan, egoera “bidegabe” horri aurre egiteko. Txingudiren kontrako “apartheid politikoa” salatu dute. “Zaborren inguruan sortu den arazo larria konpontzen lagundu nahi dugu, baina ez digute uzten. Hori kontuan hartuta, ez ditugu gure gain hartzen partzuergoak hartzen dituen erabakien ondorioak”, adierazi du Txingudiko Mankomunitateko presidente Jose Antonio Santanok.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.