Larunbatean, 17:00etan hasita, manifestazioa egingo dute Lasarte-Orian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki asmo duen errauste plantaren aurka.
Lasarte-Oriaren eta inguruko beste herri batzuen gainean "hodeitzarra" jarri nahi dutela salatu dute Aire Garbia plataformako kideek, eta aldundiaren jarrera salatu dute: "Hildako mamua berpiztu nahi dute".
Erraustegiaren proiektua "garestia" izango dela nabarmendu dute, gainera. "Garestia, orain, dirutan; eta garestia, gero, osasunean eta gaixotasunetan". Horren aurka "kaleak betetzera" dei egin dute, uste baitute proiektua geldiarazteko aukera badagoela.