Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu du manifestazioa, eta "gaixotu nahi ez dutenen martxa" deitu diote. Izan ere, kexu azaldu dira hondakinak errausteko Zubietan (Gipuzkoa) egiten ari diren plantak osasunean izan ditzakeen eraginez: "Errausketak minbizia eta beste gaixotasun asko sortzen ditu, eta ura, nekazaritzako lurra eta abelzaintza kutsatzen ditu, etorkizuneko belaunaldiak hipotekatzearekin".
Erraustegia eraikitzeko asmoaren atzean "gutxi batzuen negozio eta etekin ekonomiko asegaitzaren nahia" antzeman dute, eta, antolatzaileen iritziz, "kontsumismo eta baliabide materialen xahuketan oinarritutako ekonomia eredua dira erantzule nagusiak". "Performania" izatea nahi dute, eta, horregatik, mozorrotuta joateko eskatu dute.
Bestalde, salatu dute erraustegiaren bigarren fasea onartu dutela baina oraindik ez dutela eman kontratuaren berri: "Zer da ba ezkutatzen dutena?".