Euroagindua

Zubimendiren eta Berostegietaren aurkako euroaginduaren alde fiskala; datu gehiago eskatu ditu Arbuluren kasuan

Araitz Zubimendi eta Unai Berostegieta euskal herritarren aurka Espainiak abiatutako euroaginduak onartzearen alde agertu da Paueko Helegite gorteko Fiskaltza. Aldiz, haiekin batera atxilotutako Ibon Arbuluren kasuan datu gehiago eskatu ditu ebazpena eman aurretik. Fiskalaren arabera, Zubimendiren eta Berrostegietaren aurkako euroaginduek "lege baldintza guztiak" betetzen dituzte, eta, gainera, "Espainiako Justiziarengan konfiantza" eduki behar dela erantsi du.

2005eko otsailaren 11
16:27
Entzun
Zubimedi, Arbulu eta Berostegieta urtarrilaren 28an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, hurrenez hurren, Baionan, Uztaritzen eta Ziburun. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek emandako euroagindua tarteko atxilotu zituzten: hirurak atxilotzeko eta Espainiaratzeko galdegiten du euroaginduak.

Zubimendiren aurkako euroagindua 'Haika-Segi auziagatik' eman zuen Garzonek; Berostegietari eta Arbuluri, berriz, "ETArekin lotura" leporatzen die.

Paueko Helegite gorteko Fiskaltzaren arabera, Zubimendiren eta Berostegietaren aurkako aginduak lege baldintza guztiak betetzen dituzte, eta, beraz, betetzearen alde agertu da. Arbuluren kasuan, ordea, datu gehiago eskatu ditu. Zehazki, euroaginduaren txostenean dagoen agiri bat frantsesera itzultzeko eskaera egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.