Zugaztietako ijito familia jazartzeko asmoa zuten kartelak kendu dituzte

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 23a
00:00
Entzun
2009ko apirilean Trapagarango (Bizkaia) Zugaztieta auzora joan zen ijito familiaren etxetik kanpo jarritako kartelak kendu zituen atzo goizean Ertzaintzak. Karteletan idatzitakoak familia hori «jazartzeko» helburua zuela jakinarazi du Herrizaingo Sailak, «beren borondatearen kontra beste toki batera bizitzera joan zitezen». Mehatxuzko edo delituzko kartelak eta pintaketak kentzeko martxan jarritako programaren barrenean kokatu du Herrizaingo Sailak atzo goizeko ekimena. Karteletako batzuk Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea aipatzen zuten, ijitoen aurkako hasitako kanpaina gogora ekarriz. Iniciativa Gitana elkarteak bizilagunak salatu zituen, Frantziako presidentearen kanporatze politikaren alde egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.