Zuhurtziarik gabe aritzen diren mendizaleek erreskatea ordainduko dute

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Itsasoan eta mendian egiten diren «arduragabekeriak» saihestu asmoz, Eusko Jaurlaritzak Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea ezarriko du ekainetik aurrera. Horren arabera, zuhurtziarik gabe eta emandako abisuei kasu egin gabe arrisku guneetara hurbiltzen direnei beren bilaketa edo erreskateari dagozkion gastuak ordainaraziko dizkiete. Horrekin batera, itsasoan eta mendian egiten diren aisialdi eta kirol jardueretan arduragabekeriazko jokabideak saihesteko kanpaina abiatuko dute. Raul Fernandez de ArroiabeJaurlaritzako Herrizaingo sailburuak azaldu duenez, urtean 98 erreskate egiten dira EAEn, eta hiru milioi euroko gastua dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.