Herri galdeketak

Zuian galdeketa egingo dute maiatzaren 6an

Abenduaren 11rako jarri dute galdera erabakitzeko hitzordua.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia, joan den asteburuan, Agurainen. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 29a
13:31
Entzun

Datorren urtean amaitu nahi du Gure Esku Dago-k herri galdeketen aroa. Horiek hala, galdeketak egin asmo dituzten herriak ari dira hitzorduak jartzen. Zuia izan da horietako bat. Sare sozialetan zabaldutako bideo batean jakinarazi dutenez, maiatzaren 6an egingo dute. Aurretik, ordea, badute beste lanik Arabako herri horretan, besteak beste galdera adostea eta sinadurak biltzea. Horietarako hitzorduak abendurako jarri dituzte.

GEDek joan en asteburuan iragarri zuen ekainaren 10ean izango dela datorren urteko ekitaldi nagusia. "Ekainetik aurrera, Euskal Herriko eragileen artean herri gisa erabakitzeko behar diren konplizitateak eta adostasunak jostea izango du helburu Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Herri Itunak", adierazi zuen Zelai Nikolas bozeramaileak Agurainen egindako batzarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.