EPPK-ren bitartekarien kontrako operazioa

Zulueta: "Ez dut onartuko ezker abertzalearen proiektua zatitzeko ni erabiltzea"

Estremerako espetxetik Gara egunkarira igorritako iritzi artikuluan, EPPKren bitartekarien kontrako operazioa salatu, eta bitartekari taldearen lana txalotu du abokatuak.

2014ko urtarrilaren 27a
15:34
Entzun

"Hitz egiten dut nire eskubidea delako, eta ez dut onartuko hitza eta pentsamendua kentzea. Ez dut onartuko bakearen, gure herriaren, euskararen eta kulturaren, askatasunaren etsaiek ni erabiltzea, ezker abertzalearen proiektua eta abiatutako prozesua hautsi, zatitu, zalantzan jarri edo eraso egiteko".

Arantza Zulueta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari taldeko kideak hala azaldu du bitartekari taldearen kontra Guardia Zibilak eginiko polizia operazioaren kontrako iritzia, Gara egunkarira igorritako iritzi artikulu batean. "Ezker abertzalea zatitzea estatuaren ametsa da; beti izan da, eta orain inoiz baino gehiago. Ezker abertzalearen proiektua barrutik lehertaraztea da duten itxaropen bakarra gizartearen beharrekin eta helburuekin konektatzen duen eskaintza politiko bat ahultzeko", gaineratu du.

ETAren eta "haren presoen" arteko zubi lana egitea egotzita atxilotu zituzten bitartekari taldeko zortzi kide, Zulueta tartean. Zatiketa saio hori saihesteko, ezker abertzalearen batasuna defendatu du Zuluetak: "Hala egin dute presoek, eta harro nago horretan lagundu dudalako; orain, preso politikoa naizen aldetik, ildo horretan jarraituko dut lanean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.