Euskal herria

Zuluetaren atxiloketak ez duela juridikoki zentzurik salatu du Eskubideak abokatu elkarteak

Akusazioa lehengoa dela argudiatu dute, eta libre baldintzapean geratu ostean, baldintza guztiak betez, Zuluetak erakutsi duela ez dagoela ihes egiteko arriskurik.

2011ko uztailaren 19a
13:05
Entzun

Eskubideak izeneko abokatuen elkarteak Arantza Zuluetaren aurreko asteko atxiloketa zentzurik gabekoa dela adierazi du. Iñigo Sancho eta Alfonso Zenon abokatuek hartu dute hitza gaur goizean egin duten agerraldian, eta salatu dute lehengo akusazio berarekin berriro atxilotzeak ez duela juridikoki oinarririk.

Libre baldintzapean geratu zenetik, Zuluetak baldintza guztiak bete dituela eta ihes egiteko arriskurik ez dagoela nabarmendu dute abokatuek. ETAko kide izatea leporatzen diote Zuluetari. Ustez lehenengo atxiloketan atzeman zioten pen-drive batean aurreko astean Baigorrin agertu ziren zuloen planoak aurkitu zituztelako atxilotu dute berriro.

Grande-Marlaskaren obsesioa

Fernando Grande-Marlaska epaileak nolabaiteko obsesioa duela Zuluetarekin esan dute Eskubideak elkartekoek. Horregatik helegitea berari aurkeztu beharrean, libre baldintzapean utzi zuen aretoan aurkeztuko dutela azaldu dute, Auzitegi Nazionaleko Hirugarren aretoan. Gaur bertan egingo dute.

Gainera, prozesua hasi zenetik irregulartasunak egon direla gaineratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.