Zumaiako Udalean (Gipuzkoa) duela bi urteko hauteskundeen ondoren aldaketa gertatu zen, EAJren ordez EAk hartu zuelako alkatetza, EAE-ANVrekin egindako akordioari eta EB-Aralarren babesari esker, baina atzotik gutxiengoan dago, Pilar Etxabe orain arteko EAko zinegotziak alderdia utzi baitu eta udaletxean independente gisa ariko delako aurrerantzean. Bigarren alkateordea eta Turismo, Kultura eta Merkataritza batzordeetako burua zen Etxabe.
Orain EA, ANV -duela hilabete batzuetatik talde misto bezala- eta EB-Aralarrek hamahiru udal ordezkarietatik sei dituzte: EAk bat (Iñaki Agirrezabalaga alkatea), talde mistoak hiru, EB-Aralarrek bi -bi horiek ez daude udal gobernuan-. Aldiz, besteen artean zazpi dira: EAJko lau, PSE-EEko bi eta Etxabe independentea (hemen udalbatza osoa).
Osaketa berri horrekin herenegun egin zuten lehen udalbatzarra, eta lau bozketetan Etxabek eta EAk boto bera eman zuten.
Zumaiako EAk azpimarratu du 2007an Udalean egindako "aldaketa politikoa bultzatzen" jarraituko duela, eta babesa berretsi die alkateari eta udal gobernu batzordeari, "zuzeneko pausoak ematen jarrai dezaten".
politika
Zumaiako udal gobernua eta EB-Aralar gutxiengoan geratu dira
Pilar Etxabe zinegotziak EAk utzi du eta independente gisa ariko da. EAk eta ANV zeneko hautetsiek osatzen dute gobernua, EB-Aralarren babesarekin. EAJk lau ordezkari ditu, PSEk bi. 2007an aldaketa izan zen Zumaian, jeltzaleek alkatetza galdu zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu