EAEko Herri Kontuen Euskal Auzitegiaren ebazpen batera arabera, Zumaian 1992-2007 artean agintean EAJ egon zenean udal gobernuak legez kanpoko esleipenak egin eta luzatu zituen. Legea betetzen ez zuten prozeduraz baliatuta Esarbe eraikuntza eta kudeaketa enpresak lau milioi euro inguru jaso zituen ordainsari gisa urte haietan, betiere auzitegiak dioenez.
Ebazpenaren berri gaur eman dute Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak (EA) eta Andoni Etxaniz alkateordeak (ezker abertzalea), prentsaurrekoan. "EAJk diru publikoa legez kanpo eta nahierara jarri du aukeratutako enpresa horren esku", salatu dute.
"Gu udal gobernuan gaudenetik errotik moztu dugu faboritismoa. Gaur egun, lehen ez bezala, prozedura guztiak gardenak dira. Garbitasuna eta aukera berdintasuna ekarri dugu guk udaletxera", esan du alkateak. "Tramiteen prozeduran 180 graduko aldaketa egon dela ere aitortu izan du auzitegiak".
Agirrezabalagak azaldu duenez, "herria enpresa pribatuen eskuetan uzten duten alderdi neoliberalen gobernatzeko era moztu, eta Udala berreskuratu" egin dute EAk eta ezker abertzaleak.
Herri Kontuen Euskal Auzitegiak urtero EAEko herrialdeetan hainbat udal fiskalizatzen ditu, zoriz. Dena dela, Eusko Legebiltzarreko talde bakoitzak auzitegiari herri bat fiskalizatzeko eska diezaioke, eta EAJk 2008an Zumaiako Udala aukeratu zuen.
politika
Zumaian EAJren udal gobernuak legez kanpoko adjudikazioak egin zituen urteetan
EAEko Herri Kontuen Euskal Auzitegiak ebazpena atera du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu