Gaur jakin denez, Zumarragako (Gipuzkoa) Ospitalak Iberoameriketako Q Kalitatearen saria jaso du. Finalisten artean zen, eta sariaren berri gaur eman dute Iberoameriketako estatu eta gobernuburuen XVII. goi bileraren barruan egindako ekitaldian, Txilen.
Zumarragako ospitalak bertak pediatrian Best In Class saria eskuratu zuen ostegunean Valentzian (Herrialde Katalanak). Sari horretara 200 ospitale aurkeztu ziren eta Zumarragakoa bi kategoriatan izan zen finalista: Ospitale Onena eta Pediatria Espezialitate Onena mailatan. Azken horretan jaso zuen saria.
Gizartea
Zumarragako Ospitalak Iberoameriketako Q Kalitatearean saria jaso du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu