Andoain

Zuri botatu zuen zinegotziak astelehenean deklaratzera deitu du fiskalak

Andoaingo Udalaren osaketan Gregorio Olasagasti EAJko zinegotziak zuri bozkatu zuen, eta ondorioz EH Bilduko Ane Carrerek hartu zuen alkate makila, PSEren kaltetan.

2015eko ekainaren 18a
17:11
Entzun

Juan Kalparsoro EAEko fiskalburuak "eroskeria" delituaren zantzuak egon zitezkeela argudiatuta, ikerketa ireki zuen Andoaingo Udalaren osaketaren ostean. Datorren astelehenean deitu du deklaratzera Gregorio Olasagasti, zuri bozkatu zuen EAJko zinegotzia. Independentea da, eta alderdiaren esku jarri du kargua Olasagastik.

EAJk eta PSEk iragan ostegunean itxi zuten hauteskunde osteko akordioa, eta horren arabera EAJk PSE babestu behar zuen udala PSEren esku geratzeko, baina Olasagastik zuri bozkatu zuen eta udala EH Bilduko Ane Carreren eskuetan geratu zen. Fiskalak ikerketa hasiko zuela iragarri ostean harriduraz hartu zuten berria bai EAJko Joseba Egibarrek eta baita PSEko Idoia Mendiak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.