ezbeharra

Zurriolako hondartzan gizon bat ito da, antza denez bihotza eta arnas aparatua geldituta

Gizon bat itota hil da Donostiako Zurriola hondartzan, antza denez bihotza eta arnas aparatua gelditu zaizkio, Gurutze Gorriko iturriek esan dutenez. Lau soroslek atera dute gizona uretatik hondarretara suspertzera, baina ezin izan dute ezer egin, berehala hil baita.

2005eko abuztuaren 8a
16:14
Entzun
Donostiako Zurriola hondartzan itota hil da 70 urteko gizon bat. Itsasertzetik hamar bat metrotara, Zurriolako hondartzaren kai muturrean, gorputz bat agertu da ur gainean, eta lau soroslek gizonezkoa hondarretara atera dute, lehen laguntzak emateko. Birikiak eta bihotza suspertzeko teknikak egin dizkiote, baina gizona hil egin da.

Ezbeharraren unean itsasoa egoera onean zegoen, bandera berdea zegoen, hain zuzen. Gurutze Gorriko iturrien arabera gizona bihotza eta arnas aparatua gelditu ondoren itota hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.