ABC Espainiako egunkariak eta PPk aste honetan zabaldu dute, EHAKren eta EAE-ANVren balizko legez kanporatzea dela-eta, ezker abertzaleak Zutik alderdia erabil dezakeela Espainiako hauteskundeetara aurkezteko, eta, Zutikek berak gaur, prentsa ohar baten bidez, ukatu egin du hori. "Inor ez da zuzendu gugana, eta erabat gezurra da ETAren aldeko edo proiektuan bat ez gatozen beste indar politikoen aldeko maskaradan edo zurikerian parte hartuko dugula".
Oharrean, lehendabizi, ETAren kontra dagoela nabarmendu du Zutikek. "Arrazoi etikoengatik gaude ETAren aurka erabat (ezin da inor hil, ETAk egiten duen bezala), eta haren proiektua ez delako plurala -gu bezalako gizartean aniztasun identitarioa dago-. Horregatik, ETAk desagertu egin behar du".
"Eskubideen alde" dagoela dio eta, "beraz", Espainiako Alderdien Legea ere baztertu egiten duela.
"Euskal ezker alternatibaren erakunde politikotzat" jotzen du bere burua Zutikek.
Politika
Zutik-ek ukatu egin du "ETAren aldeko maskaradan" parte hartuko duela Espainiako hauteskundeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu