Protesta

Zuzen ekintza taldeak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu du Madrilen

Espainiako Diputatuen Kongresuan hiru hautestontzi jarri dituzte Zuzen ekintza taldekoek, Madrilen (Espainia). Batek Espainiako bandera zuen, besteak Frantziakoa eta hirugarrenak ikurrina. Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatu nahi zuten, horrela. Espainiako Poliziak ekintza egin duten 11 lagunak identifikatu ditu.

2005eko ekainaren 18a
19:24
Entzun
Honela azaldu du Zuzen ekintza taldeko batek beraien ekintza: "Ikusten dugu, Euskal Herrian bizi garenon artean Espainol eta Frantses sentitzen direnek badutela eskubidea beraien sentimendua adierazteko, baina euskaldun sentitzen garenok baditugula eskubide urraketa batzuk. Horregatik, ekintza honekin adierazi nahi genuena zen, euskaldunok autodeterminazio eskubidea dugula".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.