Zuzendaritzak jarrera «faxista» duela diote Metroko langileek
BILBO. Lan gatazka konpontzeko negoziazioetan zuzendaritza izaten ari den jarrera «faxista» salatu dute Bilboko Metroko langileek. «Astelehenean bildu ginen azken aldiz, eta ordutik ez digute beste proposamenik egin». Horrenbestez, gaurko lanuzteei eutsi diete. Bi ordukoak izango dira: 07:30etik 09:30era eta 17:30etik 19:30era. Langileen arabera, ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu