Beste hamar egunetan lanuzteak egiteko asmoa zuten Bizkaibuseko langileek, baina enpresarekin akordioa lortu ostean, bertan behera utzi dituzte. Langile batzordeak zuzendaritzarekin lortutako akordioa babestu du langileek, ia aho batez: 228 langiletik 225ek bozkatu dute alde."Oso pozik" daude lortutako akordioarekin.
Bi urteko iraupena izango du, eta besteak beste ondorengo elementuak jasotzen ditu: soldatak benetako kontsumo prezioen indizearen arabera igotzea, eta sindikatuekin adostu gabe, enpresak ezingo duela lan hitzarmena bertan behera utzi.