Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Eztabaidak

Publizitatea

Eztabaidak

Azken eztabaida

Nafarroako abertzaleen eta ezkerrekoen artean zerbait mamitzen ari al da?

Abertzale eta ezkerreko sentitzen diren eragileen artean azken asteetan Nafarroan jardunaldiak egin dituzte, hitzaldiak, mahainguruak, manifestazioak, bilerak, akordioak... Zerbait mamitzen ari al da?

2010-06-10

Jasotako erantzunak: 33

33

Anonimoa 2010-06-22 - 07:34:27

aralar sartzen bada hobe hor agertzen testutik gehiena aralarren plantementuak izan dira orain arteam etari geratzeko eskatzea ia azken urtean ezer egin ez duenean bino hor oztopoo bataurki daiteke zeren indar okupatzaikeetaz ezta mintxo testuan eta argiustea ere elegoke gaizki mitxel prinzipioak eztute usten atxiloketak orain bezala segitzea eta eari mehatxuka ari zaizkio sozzilistak hor errepresioak jotzen duenari nola earntzun dago koska lagundu ekonomikoki eta manifestazioak egin kontra geldi daddin errepresioa

Lotura zuzena

32

HIL ALA BIZIKOA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2010-06-21 - 17:59:12

Aralar alderdi kolaborazionistak badaki ezen espainiar Estatu inperialaren biolentziaren monopoliorikan gabe ez duela existitzekotz zentzurikan. Bertoko koadro politikoek beldurra dute: INEM. Baina, Euskal Estatuaren baitan nola deitzen da INEM? Hala ere, nire iritzian egokia izanen litzateke atzo EAEan sinatutako akordio estrategikoa NFErat zabaltzea. Aralar alderdi kolaborazionistak Euskal Estatua eraikitzearen aldeko prestutasun estrategikoa agertuko balu, nire iritzian egokia izanen litzateke. Ni adibidez Nafarroa Bai EAErat zabaltzearen aldekoa nintzateke. Nire iritzian oinarrizkoa euskara da, eta Euskal Estatua. Ezinbertzekoa da. Hil ala bizikoa da.

Lotura zuzena

31

akerh 2010-06-21 - 14:28:41

Manu, noski logikoagoa dela Aralarrekin biltzea, baina Aralar da nahi ez duena eta azpijokotan dabilena. Aralarrek ez du urrats bat bera ere emango lan guztia besteek egiten ez duten bitartean, eta eginda dagoenean goilara sartu nahiko du. Aralarri gonbidapena helarazi zitzaion publikoki eta pribatuki, indar soberanisten konfluentziara biltzeko, eta ez zuen onartu ETA gelditu ezean. Ezenarrok esan zuen agerraldian, eta Euskadi Irratiko tertulietan baita. Baita gehhiago ere. EA eta Aralarrek elkarlana argitara eman zutenean, Ezenarrok esan zuen ados daudela baina ez dutela ulertzen inoren zain egon beharra eta eurek euren bidea jarraituko zutela inori itxaron gabe. Hile batzuk beranduago ikusi dugu Aralarrek ez diola itxaron inori, baina biderik ere ez duela egin. Ez bata ez bestea azkenean. Eta orain zer? Ezker abertzlaeak Mitchel printzipioak onartu ostean ere ez da egongo prest elkarlanerako? Gaizki dabil Aralar, Alternatiba alderdiak ere bat egin duenean. Aralarrentzat ez da nahikoa ezker abertzlaeak Mitchel printzipioak onartu izana elkarlanerako, baina ez du arazorik PSErekin elkarlanean ibiltzeko, Mitchell printzipioak onartu ez eta gainera, GAL eta halakoak kondenatu ere ez dituenean egin. Galdera bat. Zer du txarretik EArekin komenientziz elkartzeak? Hemen denak dabiltza komenientziz, eta ezker abertzalearentzat Euskal Herriaren alde egitea komenientzikoa da, nola ez. Nik ere badakit Aralarrek bere batzarretan esaten dituenak, ez ditut publiko egingo kalte ez egiteagatik, baina nahiko lotsagarria da. Azaldu dezatela Aralarrekoek zergatik bere oinarri sozialak eta militantziaren zati handi batek eskatuta ere ez duten poloan parte hartu nahi. Inoren kontua puztutako puxika lehertzeko beldur? Hori izango da ba... Gutxienez, poztekoa da Iratzarriko gehienek eta Aralarreko zinegotzi dezentek esan didatena, eta da, Polo Subiranistan egon nahi dutela badakitzelako hori dela bidea. Ongi izan!

Lotura zuzena

30

x 2010-06-20 - 14:43:50

ez soilik nafarroa garaian. nafarroa osoan hau da euskal herrian.

Lotura zuzena

29

Jakes Lafitte 2010-06-20 - 07:58:25

Euskal Herri guztian Euskal Herria naziotzat jotzen duten guztiek geure herriaren nortasunaren bermatu eta azpimarratzeko ahaleginak egin behar dituzte: euskara indartu, Euskadi ren ordez Euskal Herria hitza erabili, ez bakarrik kulturaz edo jeografiaz bainan areago kontzeptu politiko bat bezala, Espaniako gobernuari gusta ala ez, kirola Euskal Selekzioaren alde jotzea eta abar. Hau egin daiteke bazter guztietako abertzaleekin.

Lotura zuzena

28

Anonimoa 2010-06-19 - 22:04:47

euskal estadua sortzeko lehengoz gehiengo independentiskta eratu behar dugu sentsu zabalean euskal kirok erakundeak eta euskall selekzioak eta euskal epailetza euskal nortasun agiriak eta udalbitza horier jarri gure indar guztia aurrera irten daitezen

Lotura zuzena

27

Iruñakoa 2010-06-19 - 15:07:51

Euskal Abertzaletasuna Espainiar abertzaletasuna bezain zentralista da. Espainiar abertzaletasunak ez du inolako begirunerik "desberdinak" diren lurraldeekiko- Katalunia eta EAE beraien ikuspuntutik- eta euskal abertzaletasunak antzera jokatzen du "desberdinak" diren lurraldeekiko -nafarroa eta ipar euskal herria beraien ikuspegitik-. Nafarroako gizartearen singulartasuna errespetatzem ez duen artean jai dauka abertzaletasun euskaldunak hemen. Donostian lehenengo euskaldun eta gero gipuzkoartzat daukazuela zuen burua esango nuke, Iruñan lehenego Nafar eta gero euskaldun garela uste dudan bezala (euskaldun sentimentzen garenen artean, noski). Espainarzaleen ereduak (autonomien estaduak) gatazka sortu duen bezala estadu independiente zentralista bat sortzeak ez luke ezer konponduko. Ni alde nengoke, baina ez dut bideragarria ikusten. Baina segi dezagun pajoteatzen nafarroa britisha hedatzen den artean!!

Lotura zuzena

26

Anonimoa 2010-06-16 - 11:59:38

diferentea elkarlanean euskal selekzioen alde eta ikastolen eta euskal medioen alde eta unibertxsitatearen alde eta udalbiltzaren alde jau desberdinak baino helburu asko berdinak dituenak horietan elgar lagunduz

Lotura zuzena

25

Jon 2010-06-15 - 23:10:25

Esan izan dugu eta diogu bide okerretik zihoazela aspaldiko urteetan, baina bai, to! Gu ginen oker genbiltzanak, gu traidoreak. Elkarlana eta auzolana egiteko prest gaude. Hala ere, joan den urte honetan entzuten ari garena, hau da, batean joan behar dugula, berriz ere oker bidetik hastea da. Elkarrekin bai, baina diferenteak direnak ezin dira batu, Euskal Herriaren eta abertzaletasunaren kaltetan izanen litzateke. Orain hilabete bat idatzi zuen Egunkari honetan Mikel Aizpuru irakasleak "Batasun nahiaren lilura okerra" titulatzen zuen artikulu argia eta txundigarria.

Lotura zuzena

24

manu 2010-06-15 - 22:32:33

Ze froga nahi duzu? Batasunak zein Aralarrek onartzen dute azken 4 urteotako egoera hori izan dela (hainbat mediotan agertutako adierazpenetan). Bigarrenari buruz, nik neuk entzun nuen herri-batzarrean, "orain EArekin goaz bidearen zati bat egitera, gero gerokoak". Eta normala da EAk ez baitu bilatzen sozialismoa. Aralarreko zenbaitek bai, ordea. Ez litzateke logikoagoa Aralarrekin moldatzea?

Lotura zuzena

23

ikasten 2010-06-15 - 20:32:24

"Manuk"esan dituenen artean badira bi esaldi txoil arrigarriak.. *Aralar behintzat lau urte ibili da batasunaren atzetik bilera eskatzen eta ukoa ukoaren atzetik jaso du* *Oraingo ezkontza ere komenientzikoa da eta,halaxe azaldu da Batasuneko batzarretan* Ume xitalen adierak dira hor azaltzen diranak,nondik esate horiek eta hemen inolako frogarik gabe,honela hemengo idatziak duintasun gabeko idatziak bilakatuko ditugu,atsotizez beteko ditugu hori ez da Heuskal Herriak merezi dituenak,jatortasuna behar dugu eta pentsakerak ezberdinak azal bitez gardenki mamukeritan aritu gabe,ez gaitezela izan esaldi haundiko eta argitasun hitsekoak izan,hori bai dela geure kaltetarako.

Lotura zuzena

22

manu 2010-06-15 - 17:40:41

Gorka, zergatik geratu dira ABatasuna eta Aralar dinamika horretatik kanpo? Nahi ez dutelako edo gonbidapena jaso ez dutelako? Aralar behintzat 4 urtez egon da bilera eskatzen Batasunari eta ukoa ukoaren atzetik jaso du. Alderdikeriak alde guztietatik egon dira (oraingo ezkontza ere komenientziakoa da eta halaxe azaldu da Batasunako herri-batzarretan) eta benetako frontea osatzeko igandeko 600nak, ikurriñak eta dantzariak baino ikuspegi zabalagoa beharko da.

Lotura zuzena

21

NAHASMENAREN AZALPENAK - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2010-06-15 - 16:09:15

Nik galdera bertze modu baterat interpretatzen dut: Nabarroan, beraz Euskal Estatuan, amertzaleen eta ezkertiarren arteko egostaldia, burbuilaldia, Europar Batasunaren baitan krisiari begira. Izan ere, galdera "Nafarroako abertzaleen eta ezkerrekoen artean zerbait mamitzen ari al da?" izan beharrean, "NFEan amertzaleen eta ezkertiarren arteko zerbait mamitzen ari al da?" izan behar izanen luke. Zeren-eta nik ulertu baitut: "Euskal Estatuan estatalisten eta sindikalisten arteko zerbait hartzitzen ari al da?" Nik BERRIA egunkarian "Nabarroa" irakurtzen dudanero nahasi egiten naiz. Gutienez NFEa idatzi behar izanen litzateke, eta osotasuna adieraztekotz Euskal Herria. Alegia, Euskal Herria = PADa eta NFEa nahiz EAEa. Esker Aunitz.

Lotura zuzena

20

NFEA EZ DA NABARROA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2010-06-15 - 16:00:14

17 eta 18: Nabarroa Nabarroa da, eta NFEa NFEa da. Nazka-nazka eginda nago NFEari Nabarroa deitzeaz. Ezin daiteke!

Lotura zuzena

19

SUPERMODERNOAK GARA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2010-06-15 - 15:56:20

16: kirol-lehiaketa nazionala izanen da Euskal Estatua indarrean jartzean. Slavoj Zizek-ek erran du: Nabarroa super-modernoa da. Rafael Moneoren Kursaal eraikina supermodernismoaren korronte arkitektonikoan bizi da, Jurgi Oteitzaren hausnarketak erabili zituen auditoriuma garatzekotz. Nabarroa, beraz, supermodernoa bada, kirol-lehiaketa ere bai. Horregatikan Txuri-Urdin Errepublikar Elkartea da Donostiako futbol-taldearen etorkizuneko izena.

Lotura zuzena

18

bizkaitarra 2010-06-15 - 11:40:10

14 eta 16gaz arrituta geratu naz irakurtzien euren komentaritxuek.Amen Naparra arloan da galderie.Nire uztez Naparra real sociedad taldea baño azkoz garrantzitzue da.Eta zergaitik ez esan Naparra gipuzkoa baño azkozaz andiague da.Nafarroako egoera larri-larria da eta konponbide bakarra danok alkarregaz,au da abertzale danok batera.Au da reketes ala abertzaleak.Eztago beste biderik.

Lotura zuzena

17

gorka 2010-06-15 - 09:50:49

BA nik uste dut baietz, baina NAfarroa osoan.Hau da Nafarroan, Euskal Herrian. Ez galderak planteatzen duen eran NAfarroako probintzian soilik. Alderdi interesen gainetik lanean ari direnak ados jarri omen dira puntu batzuetan ( hala adieraziko omen dute igandean). Hori bai, alderdi interesak beste gauzen gainetik jarri dituztenak ez dira hor sartu, abertzale eta ezkertiar definitu arren beren burua. Zergatik ote?

Lotura zuzena

16

Anonimoa 2010-06-14 - 17:47:05

erreala gaur egun ddaraman bidea frankok egindako kirol egitura sostengatzea datza liga naziomnla estadu mailako sostengatze astero joan etorrriakin frankismoko egitura sostengatzea da hor kirol arloan esatekoei kasu egin eta egitura independentista sotu eta praktikatu egingo dugu aurrera inde4pentzirantz

Lotura zuzena

15

ZUZENKETA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2010-06-14 - 09:35:14

Gogoko dut mutil gazte, baldar, eta eztarria bustitako horiek putzuan blai ikusteak >>> gogoko dut mutil gazte, baldar, eta eztarria bustitako horiek putzuan blai ikustea.

Lotura zuzena

14

TXURI-URDIN, ERREPUBLIKAR ELKARTEA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2010-06-14 - 09:32:16

Niretzat Donostia beti izan da errepublikarra; Donostia frantziartzale; Donostia osoki kantauriarra; Easo Ederra. Niretzat ez du Real Sociedad edo Erret Elkarteak irabazi; hau talde lana izan da, lan xumea. Niretzat atzo Errepublikar Elkarteak irabazi du. Donostia Nabarroako hiri ederrena da. Donostia zoragarria da. Goiti Txuri-Urdin! Barkatu: GORA TXURI-URDIN! Post Scriptum: gogoko dut mutil gazte, baldar, eta eztarria bustitako horiek putzuan blai ikusteak. Horrelakoak gehiago behar izanen lituzke Donostiak. Donostia, nabar hiria, nabar hiri ederrena. Donostia zoragarria da.

Lotura zuzena

13

Jon 2010-06-12 - 23:25:41

Barkatu: egiten jarri beharrrean EGITEAN jarri nahi nuen. Eta Parlamentuak ez PARLAMENTUAN, baizik.

Lotura zuzena

12

Jon 2010-06-12 - 23:23:34

Arazoa ez da dago bat egiten. Arazoa, bide zuzena hartzean dago. Ene ustez ez da komeni inola ere baturik joatea. Elkarren artean ere behar dugu lehia. Abertzaleok bi taldetan joanen bagina, boto eremua zabalago izanen genuke. Eta, esaerak dioen bezala -aurreak erakusten du atzeak nola dantzatu-, 1982 edo izanen zen, noski, baturik joan gabe inoiz atera dugun botorik gehiena atera genuela. Beraz, bi taldetan joanen bagina hobe. Parlamentuak joanen gara batzutan batera eta, aldian behin, elkarren kontra.

Lotura zuzena

11

justme 2010-06-12 - 16:29:00

mamitzen ari da bai. bat edo batek esan uenaren harira, nahiz eta txiringitoak kudeatzeko ahalegin horretan ihardun uen EAk luzez, EBn gertatu legez, eman zen posizioen argiketa bat eta hor daude "instituzionalistak" gaur egun EBn (Altrnatiba joan zen) eta Hamaikabaten (PNVren morrontzako Alkarkide ohiak). Aniztasun guzti hau izanik, maila prtsonalean posizionatzea eta koherente izatea geratzen da. Hala bedi...

Lotura zuzena

10

maite 2010-06-11 - 22:45:41

Gaur ezker abertzaleak eta Aralarrek egin dabe bilera. Duela bi aste edo ere bildu ziran. Ona! Hori da bidia.

Lotura zuzena

9

QUEENS UNDER PRESSURE 2010-06-11 - 18:30:27

http://www.youtube.com/watch?v=Z3qVl8Gb2J4

Lotura zuzena

8

GOGO-EGOERAREN IRUDIKARIA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2010-06-11 - 13:10:42

7: nire iritzian BERRIA egunkaria den egunkari nazional bakarrak erru haundia du Nabarroa gaizki uler dezagun; eta, nire azalpena xehetu nahi dut: egunkari nazional bakarrak Nabarroa NFEa izendatzekotz erabiltzen du, ezen ez Euskal Herri osoa. Nik XIX. mendeko hainbat dokumentu historikotan "Nabarro" hitza adiera arkaikoenean irakurri dut: "b" hizkiarekin. Beraz, Nabarro > Naparro > Nafarro da garapen fonologikoa. Egoilearen izena nabar > napar > nafar den gisa berean. Nik adiera arkaikoenaren aldeko hobesgarritasuna aintzatesten dut. Honen bertzez, nire iritziaren arabera, diot: PADa eta NFEa nahiz EAEa; eta, Euskal Herria, Euskaria nahiz Nabarroa. Herria (jendea), Nazioa (kultura) nahiz Estatua (lurraldea). Botereaz hitz egiten ari naiz, edo Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublikaz. NFEan ez dira nabarragoak. Ni EAEan bizi naiz, eta ni nabarra naiz. Ni Hondarribian jaio nintzen, eta ni ez naiz giputza, ni menditarra naiz. Gogo-Egoeraren Irudikaria eraldatzen ari da, norabide eta norantza egokian. Sufrimendu gehiegi. Lortzen ari garelakotz, lortuko dugu. Popo eta Naparra nahiz Pertur gogoan. Irabazi dugulakotz, irabazi dugu. Gurea da garaipena. Gora Herria!

Lotura zuzena

7

Anonimoa 2010-06-11 - 11:52:38

Nabarra osoa noiz hartuko dugu kontutan?

Lotura zuzena

6

Anonimoa 2010-06-11 - 11:45:48

polo soberanistara iristeko lehen pausoa izango da hau, hor jada difentzi ideloklikoa izan behar luke estadu propioaren sortzeko behar den indarra egiturak eta gaitasun denak hobetzeko;eusk estadu inoiz baino urbilago izango hau ongi antolatzen eta herritarrak hauei babesa eta ekimenalaguntza mota guztienakoa emango balie

Lotura zuzena

5

mikel 2010-06-11 - 10:06:58

EA noiztik da ezkerreko? Zein jarrera izan du azken urteetan fiskalitatean? Noiz arte egon da gobernu neoliberalen sustengu izaten? (Araban gobernu neoliberal eta ustel bateko kide da eta olio irakinarekin ere ez du uzten) Noiz azalduko da AHT bezalako azpiegturen kontra?

Lotura zuzena

4

Menta 2010-06-11 - 00:30:30

Pozten naiz, ezkertiar ta abertzalea izanik!Aurrera!

Lotura zuzena

3

Xerpa 2010-06-10 - 20:19:27

Ba nik uste dut EAkoak txotxolo batzuk direla. Norabidea galduta dute aspaldi, gero eta gutxiago dira,eta amaigabeko aldats beheran doaz ...norantz?....ezerezerantz

Lotura zuzena

2

Jon 2010-06-10 - 20:03:48

Nik uste dut, aspaldian, EA bi partidatan ari dela jokatzen eta ez dela batere leihal NABAIrekin. Nahi dutena egin dezatela baina horrela baino zuzenago eta argiago jokatu behar dela nago ni.

Lotura zuzena

1

maite 2010-06-10 - 19:15:14

Nik uste baietz. Bistan da. Behar da. Botere sozial, politiko, instituzional, sindiakala behar da. Eragiteko.

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali
Datu pertsonalak

Spambotak ekiditeko irudia

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Publizitatea