Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Eztabaidak

Publizitatea

Eztabaidak

Azken eztabaida

Zer iritzi duzu Egunkaria-ren aurkako epaiketaz? Zer gogoeta egiten duzu?...

2009-12-10

Jasotako erantzunak: 66

66

ARANTXA 2010-04-12 - 16:46:21

ZORIONAK DENEI!!! GEZURRA ARI DU ORAINDIK... ETA HALA ERE, ATER-UNE TXIKI HAU OSPATU BEHARKO DUGU. ARANTXA

Lotura zuzena

65

ane 2010-04-12 - 16:33:19

ZORIONAK BIHOTZ BIHOTZEZ!

Lotura zuzena

64

Anonimoa 2010-04-12 - 16:22:38

AUPA EGUNKARIA!!! ZORIONEKO EGUNA EUSKALDUN GUZTIONTZAT!!!

Lotura zuzena

63

Anonimoa 2010-04-12 - 07:43:40

kultura da beha beharezkoa herri batek aurea egin dadin eta espainia gobenuak kultura ez dezagun izan ai dira saiatzen hoonelako epaiketekin

Lotura zuzena

62

Anonimoa 2010-04-12 - 07:40:41

kutlura da behar behaarezkoa herri batek aurrera egin dadin eta espainiar gobernuak hori ez dazagun eduki ari dira saiatzen honeak epaiketarekin

Lotura zuzena

61

ELIXABETE 2010-03-21 - 12:17:09

Kaixo!! aldez aurretik, nire kemen guziak auzipetuari ematea. Gero eskatuko dizuet, indarrik izaten jarraitzen baduzue, azkenean epaileak zuen aldeko ebazpen bat ematekotan, gutiok ala espero dugu, MESEDEZ, Dignidad y Justizia eta AVTren kontra beste auzi bat hastea. Zergatik?: 1-Irain delitua egiteko (Jon Anzaren kasuan hori da nahi egitea Rubalkaba Jaunak: "gezurrak" esatearren espetxeratzea). Kasuotan gauza bera, gainera, pasatu den denbora honetan guzian zuen duintasun profesionala zalantzapean-auzipean jarri dute 2-Haiek ordain ditzaten orain arte egunkaria irekita egoteagatik galdu egin dituzuen etekin guziak. Auzipean zaudeten kausengatik absolbiturik geratzen bazarete, MESEDEZ, AVT eta Dignidad eta Justizia ere auzitara eraman behar genituzke guziok, pisuzko arrazioak ditugu eta.

Lotura zuzena

60

victor 2010-03-09 - 19:23:43

ANIMO ARABA ERRIOXATIK!!!!!!!!!!!!!!!!

Lotura zuzena

59

Anonimoa 2010-03-03 - 10:18:39

intsumisioa audientzi nazionari eztugulako guk autatu epaitegi hori eta hori onartzen badu pnv k traizioan ari den seinale

Lotura zuzena

58

Anonimoa 2010-03-03 - 10:15:44

espainiar gobernuko justizia deitzen diotena euskal kultura suntzitzara doa, zeren adientzi naziomala tosturatzailez betetako epaitegia euskaldunok autatu eztuguna ari zaigueuskalindependdentzirako erakundeak suntzitzen hara nola udalbiltza zumalabe eta annistat taldeak egin

Lotura zuzena

57

Miren Eliza 2010-03-01 - 19:20:37

Horrelako kolpaketa ikusten dudanean nire belarriek behin eta berriz entzuten dute “… Franco, Franco, Franco…”. Nabarmen ikusten da kriminal horrek dena “atado y bien atado” utzi zuela eta bere ondorengoek “sujetado y bien sujetado” gordetzen dutela. Zalantzarik gabe Franco hor dago, irabazle, bere hilobi erraldoian eta hortik jarraitzen du “vivito y mangoneando”. Euskaldun-berri naiz (euskaldun-berri-“zaharra”, dagoeneko, daukadan adinarekin…) Erdeldun peto-peto izateagatik, lapurtu ziguten hizhuntz eder hau berreskuratu eta hitz egitera pasatu nintzen. Hau da nire bizitzaren altxorrik ederrena. Hizkuntza nire bihozetik (hor betidanik egon da…) ezpainetara pasatu eta oker edo zuzena hitz egingo dut bizirik nagoen bitartean. Historiak erakutsi digu turmoi handiarean artean euskaldunok “kortxo uretan” bezala izan garela. Ea horrela garraitzen dugun…!

Lotura zuzena

56

Anonimoa 2010-02-23 - 16:04:29

Justiziak Espainiar Estatuarekiko duen menpekotasuna izan da agerian geratu den gauza bakarra. Ahoa itxi nahi didate, Su Ta Gar taldearen kanta baten hitzak datorzkit gogora: "... mututu nahi naute, hitz egin dezaket eta. Zergatik ezin ditut nire mezuak bidali, hori bada uste dudana eta egin dudana beti?". Ignorantzia arrazoi nagusi izanik, gure egunkaria itxi dute, bai, baina horregatik ez dute herria ixilaraztea lortu. Herriaren indarrak egingo du Egunkaria berriro indarrean sartzea, Euskaldunok gure hizkuntzan irakurtzearen aurkako inposaketarekin bukatuz.

Lotura zuzena

55

Anonimoa 2010-02-12 - 19:25:02

hemen frankismoaren krimeak nola izan ziren frankistak egin zituzten gehienak eta gaurko aitetitak jardun ziten gudan 36 gerran eta oraindik kontatzea inor ezta ausartzen , ez errepjublikaren bandoan ibilitakoak eta ezta frankoren alde ibilitakoak

Lotura zuzena

54

Anonimoa 2010-02-12 - 19:19:30

espainiako prentsak gezurrtero itzela etiete kasurik egiten frankismoaren biktimei eta euskal herrikoinolako askatsun naheei eta independentzirako pausoei ez kataluinan eta ez EH, espainiako prentsa da frankista orindik aldatzeak dabakielako zer dakarren bai frankismoaren biktimei kasu egiteak bere izaera politikoa suntzitzen dute

Lotura zuzena

53

Jon 2010-01-31 - 19:44:52

Borroka! Gora Egunkaria! Eta horrelakoak nonahi. Hori esaten duten guziek Berria erosiko balute? Hori esaten duten guziek, gutxienez, periodiko frankistarik bere etxeetan ez sartzen eginahalak egin balituzte? Beren etxeetan euskarazko telebista gehiago ikusiko balute? Beren etxeetan... Has gaitezen geure burutik, geure familiatik, geure lagunetatik. Etsaiak madarikatzea baina haien komunidabideak eta hizkuntza erabiltzea behar ez denean, traizioa egitea da gure herriari. Has gaitezen geure burutik!

Lotura zuzena

52

euskalduna izan eta sentitu, ez bakarrik aldarrikatu 2010-01-29 - 22:38:49

injustizia bat, bestearen atzetik. Herri zapaldua, gurea. Baina, askeak bagina, jakingo genuke zoriontsu izaten? euskaldun izaten? Askeak ez garela, borroka egin behar dugula esaten dugu, euskaldunak izateko. Baina, jakin gabe, borrokarik handiena eta gailentzen zailena, euskalduna izatea dela, egunero, uneoro. Egunkaria itxi ziguten, baina, Berria ireki genuen. Goza dezagun ba, egunero, euskarazko prentsaz. Utzi hitzak alde batera, eta pasa ekintzara.

Lotura zuzena

51

Pedro 2010-01-22 - 13:46:41

Gogoeta:Espainian justizia gobernuaren menpe dago.Guardia zibila gizalegerik gabe jokatu zuten Egunkariaren kasuan,Espainiako prentsa nagusia Egunkari auzia ez dute jarraitzan ariZergaitik izango ote?Lotsatuta daude,gorrotatzen gaituzte,ez dakit, argi dagoen gauza bakarra da, egunkari bat ezin da itxi,nahiz eta ETA-rekin harremanak izan edo logikoena izango zen ikertzea, bilatu frogak eta errudunak auziperatu baina inoiz ez itxi Egunkaria Porque lo digo yo Goardia zibilak egin zuen bezala.Nik gauza bat eskatzen dut auzi guztiak amaitzen direnean, mesedez Berria periodikoari berriz Egunkari deitzea.izena gehiago gustoko dut.

Lotura zuzena

50

Anonimoa 2010-01-17 - 13:55:03

gaztelaniazko medioak dirutsa izugarriekin b¡laguntzen ditu gobernuak ,hara nola RNTV hiru biloiiko zorra egiten du urtero, eta euskal kultur gileak suntzitzen ari dira kupidarik gabe hau da hauek legesdia , beren aldeko mediaoak ustelkeriraino pribilegiatu eta euskaldunak suntzitu honela nora jaon gaitezke hauekin

Lotura zuzena

49

Irune 2010-01-17 - 09:26:58

Espainiak eta bere Inkisizioa irauten du bizirik oraindikan. Kasu onetan euskal komunikabideen aurka. Animo auzipetutako guztieri.

Lotura zuzena

48

Irune 2010-01-17 - 09:26:57

Espainiak eta bere Inkisizioa irauten du bizirik oraindikan. Kasu onetan euskal komunikabideen aurka. Animo auzipetutako guztieri.

Lotura zuzena

47

Anonimoa 2010-01-12 - 14:19:08

honekin nahi dute geratu euskal kultur ekoizpena, hau da beren helburua jo dezagun kultur ekoizleen kontra honela besteak isilduko dira eta bedurrez, baino EH eman zuen erantzuna donostiako manifarekin izugarria izan zen, eta nahiz beren medioan isildu ba ozen eztzzun ze munduan,zuekin froga gisa beste kultur ekoizleak suntzitutko dituzten guran ,izango ziren baino uste baino protesta handiagoarekin aurkitu ziren eta lortu dutena aldrebeska da herria mugitzea zuen alde,aurretik zumalabe anmistia eta segiko taldeak suntzitu zituzten ia protetarik gabe baino zuena herrian protesta itzela lortu du eta orain aurrera inugo beldurrik gabea azaldu munduan euskal kultura badela eta bere tresnak ditula adierazteko

Lotura zuzena

46

Euskaldun bat 2010-01-08 - 12:28:50

Azken aldi hontan zera jarri dute martxan Espainako Estatuan ETA ren susmpoean dena jar daiteke, caza de brujas delakoa martxam jarriz euskaldunak makurarazteko asmotan eta gure identita seilaleen kontra, euskeraren kontra. BAINA HELBURUA EZ DA ETA EUSKERA BAIZIK, EUSKALDUNEN HIZKUNTZA, EUSKAL HERRIAREN HIZKUNTZA, EUROPAKO HIZKUNTZARIK ZAHARRENETARIKOA

Lotura zuzena

45

Donald T. Garate 2010-01-06 - 04:38:37

We are sickened here by the shutting down of Egunkaria and the illegal detention of its managers. This is an outrage that should never have happened in a modern country in a modern world! We call upon the Spanish government to correct this exhibition of state-sponsored terrorism immediately!

Lotura zuzena

44

Judith Lazkano 2009-12-23 - 16:18:42

Euskararekin erlazionauta dauen dana ilegalizatzia gure dauie.Ez dauie lortuko!!!! Euskaldunak elkartu ein bigare.Danok bat ein da aurrera bota biou!!!! Gora gu ta gutarrak!!!!!

Lotura zuzena

43

JULEN 2009-12-22 - 22:20:28

ABENDUAK 24 ETA 25 BOIKOT EITB-ri. HAIEN ERREGEA EZ DA GEUREA!!!! JAKIN DEZATELA!!!

Lotura zuzena

42

OLATZ 2009-12-22 - 22:14:39

HONETARAKO GUZTIAK ELKAR EGITEKO GAI BAGARA, ZERGATIK EZ PPSOE GOBERNUA ALBORATU, KANPORATU ETA ABERTZALEOK GURE HERRIAREN NAHIA ETA DESIOA BETEZ, ETORKIZUNA ERAIKITZEKO???????????????????

Lotura zuzena

41

irati roca ceberio 2009-12-22 - 18:37:21

Ni web horrialdean agertzen den esaldi honekin geratzen naiz, eta barkatu norbait izorratzen bada, baina egia da: "Euskara sustatzeak, euskal kultura sustatzeak, euskal komunikabidegintzan jarduteak ez gaitu ETAkoak bihurtzen, tesi polizialak eta akusazio popularrak baieztatzen duen moduan”.

Lotura zuzena

40

Zigor Saizar Uzin 2009-12-18 - 22:46:47

Non erosten dira EGUNKARIA LIBRE kamisetak?

Lotura zuzena

39

Anonimoa 2009-12-18 - 19:01:48

hemen benetan epaiatu beharrekoak GC dira eegiten dituzten torturengatik

Lotura zuzena

38

Anonimoa 2009-12-17 - 22:52:31

espainiako ppsoe estadua independentismoa eta euskal kultura suntzitzen ari eguneroko,atxiloketa eginez ,egunkaria egin anmistia taldeak, udalbiltza zumalabe eta beste asko ahaztuak, lab beko zuzendaria, otegi eta beste asko pnv eren isiltasunarekin, orduan hemen giza eskubideak diotenean , pnv k zertas ari dira zeren egunero torturatzen ari dira euskaaldun bat ppsoe azken nafar gazte hauek bezala

Lotura zuzena

37

Roland Machenaud, Mixel Esteban eta Jean-Philippe Etchevers 2009-12-17 - 19:24:43

Egunkariako kazetari eta arduradunei sostengua: Adierazpen askatasuna demokraziaren funtsezko eskubidea da: alde batetik norberak bere pentsamendua, iritziak, sinesmenak adierazteko eskubidea da, baina ere prentsak horrelako pentsamenduez informatzeko eta hedatzeko eskubidea, aginteek neholako murrizketarik gabe jarri gabe. Badakigu ere, giza eskubideen Europako hitzarmenaren arabera, “eskubide hauek, legeak jarri ditzakeen betebehar, baldintza, murrizketa edo zehapen batzuk baldintza ditzakete” Orduan nola ez ihardoki gaur egun, espainiar justizia eta exekutiboak, Madrilek agindurik 2003an hetsia izan den Egunkariako arduradun eta kazetarien aurka jotzen dutelarik ? Haien hobena ofizialki : sekula egiaztatu ez den haien lotura ETArekin. Orain hasten den auziak ez zukeen gertatu behar : dozierra hutsa da, polizia zapalkuntza kazetaritza eta lan tresna baten aurka, bortizkeria fisiko jasanezinak. Hots, botere-abusu bat, eta preseski horren aurka egiteko da adierazpen eta prentsa askatasun hori, gure europar demokrazia modernoen ikurra sortua izan. Guk, askatasun hau etengabeko borroka dela dakigunok, Egunkaria, euskarazko kazetako lankideei gure elkartasuna adierazten diegu, justizi eta poliziaren jazarpenak gelditzea galdetzen dugu eta konpentsazio kalte-ordaina eskatzen dugu. Benetako agiantza batekin : egunkari hau laster berriz abia dadin. Informazio mila hosto lora daitezen : horrenbesteko ordaina du demokraziak. Roland Machenaud, “Semaine du Pays Basque” astekariko sortzailea / Mixel Esteban, erredaktore buru ohia / Jean-Philippe Etchevers, garapen arduradun ohiarekin

Lotura zuzena

36

Marta Ruiz de Arkaute 2009-12-17 - 18:34:58

Laister euskaldun guztiak izango gara epaituak gure hizkuntza, ohiturak edota kultura maitatzeagatik. Ez ditugu jasan behar beraien gezurrak. Orain dela gutzi "La Cope"-ko langile batek esaten zuen ikastolak terroristen fabrikak direla... 30 gazte euskaldun atxilotu egin dituzte orain dela gutxi esanez Eta-kideak direla... Orain dela urte batzuk berdina gertatu zen... 30 gazte gutxi gora behera atxilotu zituzten. Gaur egun uste dut ez dagoela inor preso urte hoietako atxiloketak eta gero, ia guztiak kargurik gabe etxeratu zituzten... Beraien manipulazio mediatikoak salatu behar ditugu! Atxiloketen segimendurik ez dira egiten... Nahi dutenean nahi dutena eta nahi duten moduan egin dezakete...Horrela gaude euskaldunak haien legeekin: errudun gara alderantziskoa frogatu harte. Bitartean torturatu dezakete edonor... eta torturak salatzen badituzu automatikoki Eta-kidea zara... NOiz arte jasango ditugu beraien gezurrak??? Zer egin dezakegu euskeraren alde??? Gutxienez Egunkaria-ren alde egin!!! Aurrera Egunkaria!!!

Lotura zuzena

35

Joseba Leizeaga Arriaga 2009-12-17 - 17:04:21

España eta inkisizioa, inkisizioa eta España, zatiezinak dira, inkisizioa "eskubide estatuaren" oinarri nagusia da. Inkisizioak, ezberdin pentsatzen zutenak torturatu eta erreta hiltzen zituen, XXI. mendeko inkisizioak ezberdin pentsatzen dutenak torturatu eta haien egunkaria ixten dute. Inkisizioarekin, ez dago askatasunik, inkisizioa askatasunaren etsaia da. EUSKALDUNON EGUNKARIA ETA AUZIPETUAK ASKE!! AURRERA EUSKAL HERRIA!!

Lotura zuzena

34

Joseba Basterra 2009-12-17 - 16:47:38

Pertsona hauek epaitzean ni neu ere epaitzen naute, esaldi hau norbaitek aipatu du aurretik eta bat egiten dut. Hau da guztiok barneratu beharko genukeena.

Lotura zuzena

33

angel sarasola 2009-12-17 - 10:30:27

Orain zazpi urte isuritzen asitako malkoak noizbait irri biurtu direlakoan.

Lotura zuzena

32

Julian 2009-12-16 - 22:41:24

Bai jarri dezatela Athletic-Osasuna 20:00etan ta denak gustora, ez? Iribar, bengaa, esan Makuari

Lotura zuzena

31

luix 2009-12-16 - 18:16:31

Egunkaria eraitsi zutenetik gogoeta bera dabilkit gai honen inguruan eta egun haietan epaituetako bati antzeko zerbait entzun nion, Iñaki Uriari uste dut: Euskalgintzak eta euskal herritarrok neurri honetako eraso eta irainei aurre egiteko tresna eraginkorrik ez dugun artean hauek ez dira amaituko. Gainera arrazoiak absoluzioa beste emaitzarik aurreikusten ez duen arren, beldurra dut egindako gehiegikeria zuritu asmoz epaituei gainprezioa ordain araziko ote dieten.

Lotura zuzena

30

Xabier 2009-12-16 - 16:34:58

Gogoetatxo bat: nola liteke, abenduaren 19an, manifa egunean, 18:00etan Bilbon Athletic eta Osasunaren partida egotea ? Alda dezatela egunez !!!

Lotura zuzena

29

Zelai Nikolas 2009-12-16 - 14:42:41

Nazka eta haserrea sorrarazten dit egoerak. Nire babes osoa eta musu bana bidaltzen dizuet hemendik eta zinez espero dut laster etxean eta guztiz aske edukiko zaituztegula. Bigegabekeria honek amaitu behar du eta dagokizuen kalte-ordain guztiak ordainduta gainera. Hala ere, egoera txarretatik aukera eta ikasbide berriak ateratzen ohi direnez, onartu beharra dago nire ustez ez dela makala izan Egunkarikoek lortu duzuen euskal eragile abertzale guztien argazkia. Indar metaketarako behar ditugun guztiak hortxe daude. Egunkariaren aldeko plataformak gainera zuon lan nekaezinarekin orain arte lortu ez dena lortu duzue, alegia, aldaketarako indarrak biltzea ekimen baten inguruan (nazioarteko harremanak egin dituzue, eragile abertzale eta demokraten sostengua lortu duzue, herritarren babesa eta bultzada jaso eta jasoko duzue…). Esango nuke defentsa jarrera hutsa gainditzea lortu eta eraikuntzarako behar dugun bultzadan zutabe txiki bat ezarri duzuela . Egunkaria libre!!

Lotura zuzena

28

Donostiatik 2009-12-15 - 21:39:50

Testu kontakizun bikaina halako interesa duen kasua zuzenean jarraitu ahal izateko. Mila esker. Musu handi bana Martxelo, Torrealdai eta gainontzekoei, herria zuekin.

Lotura zuzena

27

Jokin 2009-12-15 - 20:55:53

penagarria....non erosi dezaket kamiseta hemen Iruñean? Eutsi!!!!!

Lotura zuzena

26

Mayhem 2009-12-15 - 19:06:26

Egunkariari egina ez da izan komunikabide baten kontrako erasoa soilik, euskaraz irakurri eta bizi nahi duen gizarte oso baten aurka egindakoa baizik. Gaur, orain eta beti: EGUNKARIA AURRERA!

Lotura zuzena

25

Irune Tubia 2009-12-15 - 17:12:34

Egunkaria irakurtzen hazi ginen- Bapatean, egun batean, etzen buzoian gehiago agertu. Zazpi urteko zigorra betetako errugabeek libre behar diute! Egunkaria libre. Gure hizkuntzan egunero mundua etxera ekartzen diguzuenei mila esker. Animo.

Lotura zuzena

24

Ani 2009-12-15 - 14:54:38

Zuen beharra daukagu, atzetik datozenek non ikasia izan dezaten, gure eguneroko zurrunbiloan gure kulturak lekua izan dezan, nortzuk garen ahaztu ez dezagun,gurea dena defenditzeko.Ez ahaztu herri oso baten bultzada ,babesa, maitasuna eta miresmena dauzkazuela.Eta eskatu! eskatu behar duzuena,zorretan gaude eta zuen lanarekin, jarrerarekin eta kemenarekin. Besarkada bero bat eta aurrera!!!

Lotura zuzena

23

irene arrizurieta 2009-12-15 - 12:45:39

Nik besarkada handi bat eta babesa eta animoa eskaini nahi dizkiet. Animo Montrealetik (Kanada) eta ea laster etxean zareten.

Lotura zuzena

22

neu 2009-12-15 - 11:39:54

Ongi diseinaturiko estrategia batean aurrean gaude. Euskaldunoi eman nahi izan diguten mezua argia da, “kontuz zuek dituzuen altxorrak ere desegin bai ditzakegu faktura handirik gabe”. ETA ak Espainiar estatua gogor jo dezake, bere interes turistiko, aireportu eta abarrak, min egitea ez da zaila, baina argi erakutsi nahi digute ematen duenak hartu ere egingo duela. Beraz, bide horretan galtzeko guztiak ditugu, estrategia horretan, eta bide berriak, ildo berriak, molde berriak landu eta sortzen jarraitu beharra dugula deritzot. Molde zaharrak alde batera utziaz, horiek ondo irauliak bai dituzte.Berria adibiderik garbiena, molde zaharren ondorio eta Berrien fruituen erakuslea, zubia behar luke izan.

Lotura zuzena

21

juanmari 2009-12-15 - 11:21:10

Españako nazionalisten eta hemengo quintacolumnisten eraso bortitza da hau, 'caidos'-en familiakoen bidez. Laster hasiko dira gure kaleetan 'caidos por la patria'-ren plakak jartzen.

Lotura zuzena

20

xabier beobide 2009-12-15 - 10:48:01

Animo Martxelo Otamendiri, bere familiari eta beste inputatu guztiei, nik uste det absoluzioa besterik ez dela kabitzen epaiketa honetan, arrazoi minimorik balego nonbaiten ikusiko litzatekeela, norbaitek esango lukeeela zer edo zer, bainan ez dago, ez paperetan ez inon, horregatik pentsatzen dut absoluzioarena. Correo taldeko foroetan ere oso nabarmena da zuen aldeko jarrera. Ea bada horrela gertatzen den!. Animo eta besarkada bat.

Lotura zuzena

19

Anonimoa 2009-12-15 - 09:03:32

edozein herrik arro egoteko zuen bezelako gizonak behar ditu , hau da egunkarietan idazten eta ideia zabaltzen jakiten jendea eta horregatik zagozte epainitua,k ez beste gatik ,beste denak aitzakiak dira euskaldunoi min eta kalte egitekoepaitzen zaituzte beren ustetan horrela moztuko dutelako kulturak duen garrantziaherriarengan

Lotura zuzena

18

Anonimoa 2009-12-15 - 08:58:05

herri baten gauzarik inportatena nahi digute suntzitu espainiar zaleak inteligenttzia eta kurturgizonak, eta kultura zabaltzetzeko tresna , ppsoek ari dira euskaldunak aurrera egiteko tresnarik nagusiena suntzitzen kultura, edozein herrik aurrera egin nahi badu kultura behar eta zuek hori zarete eta ppsoeri horrek ematen dio beldurra kultura duen heriak aurrera egiteko tresnak ditu

Lotura zuzena

17

jesus 2009-12-15 - 08:29:01

astekeri honen bukaeran beldur gaude, hizkuntza batek zenbat balio duen beraiek erakusten digute, baita ere zenbat min artzen duten guk degun altxor eder hau (euskera) ez edukitzeak. Eipaiketa honek gazte (eta ez hain gazteak ere) askori zer pentsatua emango zion eta dio; bortizkeritik ez eta bortizkerik gabe ere ez!!!!! euskera eta euskal herria ostopo ostopo beti ahurrera!!!!!!!!!

Lotura zuzena

16

Lurdes 2009-12-15 - 08:24:52

Zoritxarrez egunkariaren aurkako epaiketa Estatu Terrorismoaren beste pasarte ilunetakoa dugu, Euskal Kulturari eta herri oso bati eraso eta umilazio zuzena eragin nahi diona. Non dira itxurazko "demokrata" horien kondenak eta salaketa adierazpenak? Faltsukeria eta esperpentoa nagusitzen ari den honetan, aldarrika dezagun denok aho batez Egunkaria eta Euskal Herria librea, Animo Egunkariako militante eta zale guztiei, zuen lana ez da hutsean geratuko. Edozertan laguntzeko prest gaituzue!

Lotura zuzena

15

Iñigo 2009-12-15 - 00:03:48

Besterik gabe 5 auzipetuei elkartasuna eta berotasuna adierazi nahi diet, inpotentzia eta amorruaren gainetik. Bihar hasten den auziak bukaeran absoluzioa besterik ez legoke justiziarik balego, baina dagoeneko injustiziak ikusitakoak gara eta beraz beldur izateko arrazoiak baditugu. Espero dezagun zentzugabekeri honek ondo eta lehen bai lehen bukatu dadila, euskal gizarteak besterik ez du onartuko eta. Egunkaria libre!

Lotura zuzena

14

jon 2009-12-14 - 22:29:40

Herri honen gorputza elikatzen duten sustraiak desegin nahi dituzte. Baina berandu samar dabiltzalakoan nago. BECen ikusi ahal izan zen moduan, herri honek muina eta odola borborka ditu, irakiten... oso bizirik eta sendoak, alegia. Herri honen bizitasuna gehiegikoa da Espainiarentzat.

Lotura zuzena

13

Julen 2009-12-14 - 22:14:10

Besarkadak eta batez ere Animoak biharko zuek denontzat. Asko gogoratuko naiz zuekin. Larunbatean Bilbora!

Lotura zuzena

12

Ion 2009-12-14 - 21:48:01

"Hau onartzen badugu hurrengoak gure semealabak izango dira!"... Galestar Manic Street Preachers taldeak kantatu zuen Espainiako Guda Zibilaren memorian... "if you tolerate this then your children will be next"... ideien gudak bizirik dirau gehiegirentzat, eta beste "gehiegirentzat" gauza anekdotikoegia da. Nola gelditu dezakegu guzti hau: bide armatua ez da aukera bat ez teorian ezta praktikan ere, baina bide "demokratikoak" ez dira berme bat... Ghandiren bidetik joan behar, iraultza baketsua? animo guztira auzipetutako zortziei, eta zurrubilo berdinean harrapatuak izan direnei, senide, lankide eta lagun!

Lotura zuzena

11

ilargi 2009-12-14 - 21:05:45

Ez dute sekula udaberria geldituko. Maite zaituztegu!

Lotura zuzena

10

joseba 2009-12-14 - 21:02:38

inpotentzia eta amorrua, nahasian, eragiten ditu auzi honek guztiak. animo bostoi eta senideoi !

Lotura zuzena

9

Aloña Garmendia 2009-12-14 - 20:54:16

"Egunkaria libre" kamiseten ordez, beste bat gomendatzen diet sortzaileei: "NI ERE TERRORISTA". Hori jazten lehenengoa ni. Ea Bilbo "terroristez" betetzen dugun. Euskara eta euskal kulturaren alde egindako lan txukuna epaitzea bera pentsaezina da. Eta horri torturak gehitzen badizkiogu... horrek ez du izenik. Animorik eta besarkadarik beroenak! PD: Ekonomikoki eta manifestaldietara joateaz gain, ze beste modutan lagundu dezakegu?

Lotura zuzena

8

fernando 2009-12-14 - 20:29:02

Nire ustetan Espainian ez dago benetako justiziarik. Espaniako justizia politika baten aldeko botere indartsua da. Politika hau, estatuarena, Euskara ahultzea da eta euskaldunok espainolak bihurtzea. Agian denez, edozein gauza egiteko prest daude politika espainolista hori bultzatzen dutenek: gezurra, tortura eta abar.

Lotura zuzena

7

larrañaga 2009-12-14 - 19:16:08

eutsi goiari!

Lotura zuzena

6

Vantage 2009-12-14 - 17:22:49

Animo denei! Espero dezagun dena ondo irtetea eta laister denak berriro etxean izatea.

Lotura zuzena

5

sabin 2009-12-14 - 16:19:25

Animo bihar Madrilgo Auzitegi Nazioalean deklaratuko duten guztiei, egin duzuen "delitu" bakarra zeuon bizitzan zehar euskera eta euskalagintzaren aldeko lan oparoa zein emankorra izan baita

Lotura zuzena

4

iñigo balza 2009-12-11 - 19:23:44

Zein izango da aurrena deklaratzen? Animoooooooooooo!

Lotura zuzena

3

Alberto 2009-12-11 - 15:03:27

Gauza hauek geure herriaren nortasuna indartzeko balio behar dute. Aupa jende! Zuekin gaude!

Lotura zuzena

2

maria gomez 2009-12-10 - 18:01:16

Animo Iñaki, Joan Mari, Txema, Xabier eta Martxelo!!!!!

Lotura zuzena

1

txomin 2009-12-10 - 17:59:23

Ea Ibarretxeren-eta kontrako epaiketako lehen egunekoa gertatzen den: hemen ere fiskalak zigorrik eskatu ez duenez, epaiketa bertan behera utzi.

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali
Datu pertsonalak

Spambotak ekiditeko irudia

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Publizitatea