KLONAZIOA
30 giza enbrioi klonatu zituen taldeak etika arauak hautsi zituela esan dute
«Aurrerapauso handi» gisa deskribatu zuten maiatzean Seulgo Unibertsitate Nazionaleko (Hego Korea) zientzialari talde batek 30 giza enbrioi klonatu izana. Taldearen etorkizuna arriskuan egon daiteke, ordea, obuluak lortzeko prozesuareninguruko eztabaida etikoa sortu ondoren. Gerald Schatten zientzialari estatubatuarrak taldea utziko duela iragarri du. Schattenek dioenez, taldeak etika arauak hautsi ditu, langile batek emaniko obuluak erabili zituelako ikertzeko. Obuluak lortzea zaila da, emailearentzat arrisku txiki bat dagoelako. Ikerketan dabiltzan taldeetako buruek debekaturik dute beren soldatapekoen obuluak onartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu