ABORTUA . Eslovakiak eta Vatikanoak hitzartutako itunari kritika egin diote

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Abortuak edo ernalkuntza lagunduak tratamendu jakin batzuk egin nahi ez dituzten profesionalei kontzientzi eragozpenaren atea zabalduko dien akordioa lortu nahi du Vatikanoak Eslovakiako agintariekin. Testuaren zirriborroa 2003an idatzi zuten, baina oraindik ez dute sinatu, eta azkenaldian, gainera, kritika ugari jaso ditu. Europako Batasuneko zenbait ordezkarik aditzera eman dutenez, ituna indarrean jartzen bada emakume askoren eskubideak urratuta geratuko dira, eta hori saihestu egin behar da.

«Kontzientzia eragozpena errespetatu egin behar da, baina, beti ere, emakumeek legez haurdunaldia eteteko duten aukera babestuz», ohartarazi du Europako Batasuneko Giza Eskubideen alorreko aditu independenteen taldeko legelarien buru Olivier De Schutterrek. Eslovakian legezkoa da haurdunaldiko lehen hamabi asteetan haurdunaldia etetea. Biztanleen %70ek katolikoak direla diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.