PRENTSA ASKATASUNA
AEBetako kazetari bat askatzeko eskaria egin dute
Ameriketako Estatu Batuetako Judith Miller kazetaria askatzeko eskatu dute Europako komunikabide eta kultura munduko 27 pertsona ezagunek. New York Times egunkariko kazetariari kartzela zigorra ezarri zioten CIAko kide baten izena zabaldu ondoren informazio iturriaren izena ez emateagatik. Izena jakinarazi arte egon beharko du espetxean, epaileen ebazpenaren arabera. Mugarik gabeko Kazetarien ekimenez, Europako 27 pertsona entzutetsuk Miller libre uzteko eskatu diote AEBetako Justiziari, «bere lana egiten besterik» ez zelako ari. Sinatu dutenen artean Guenter Grass 1999ko Literaturako Nobel sariduna, Wim Wenders zinema zuzendari alemaniarra eta Pedro Almodovar zinemagile espainiarra daude, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu