AEBetako okela osasuntsua dela frogatzeko kanpaina abiatu du Gobernuak

2004ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
AEB Ameriketako Estatu Batuetako agintariek bertako okela osasuntsua dela frogatzeko kanpaina bat abiatu zuen atzo. AEBetan agertutako entzefalopatia espongiformearen lehen kasuaren ostean, munduko herrialde batzuk ateak itxi zizkioten bertako haragiari. Horren beharrik ez dagoela frogatzeko, agintariek ordezkariak bidali dituzte Mexikora, Japoniara eta Hego Koreara.



-

SARE ELEKTRONIKOA ERE ZAINTZAPEAN



Txinak eta Vietnamek dituzte kontrol neurri zorrotzenak



Egunkaria, telebista eta irratia ez ezik, Internet ere zaintzapean dute agintariek, Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) erakundeak 2003ko balantzea izeneko txostenean dioenez. RSFren arabera, Txina da sare elektronikoaren gaineko kontrol zorrotzenak ezartzen dituen estatua. «Urtarrilaren 1ean, 48 pertsona zeuden Txinako kartzeletan Interneten bidez Gobernua kritikatzeagatik», dio dokumentuak. Erakundeak dioenez, ordea, Txina ez da Internet kontrolpean eduki nahi duen herrialde bakarra. «Vietnamen bederatzi dira sare elektronikoaren bidez agintarien aurka egiteagatik kartzelan daudenak». Txostenaren arabera, Vietnamgo Gobernuak ikerketa informatikorako talde berezi bat sortu du sarea zaintzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.