'TERRI SCHIAVO AUZIA'

Apelazio auzitegiak ez du onartu Schiavoren gurasoek jarritako helegitea

Floridako auzitegi federalak (AEB) ez du Terri Schiavo hiletsitako emakumea bizirik mantentzen zuen makinara berriz lotzea onartu. Atzo hartu zuen erabakia, eta bere gurasoek, helegitea jarri zuten Atlantako Apelazio Auzitegian. Apelazio Auzitegiak helegitea ez du onartu. Hiru epailetako biren bozekin bota dute atzera. Schiavoren gurasoek beste helegite bat jarriko dutela iragarri dute.

2005eko martxoaren 23a
10:01
Entzun
Floridako auzitegi federalak (AEB) ez du Terri Schiavo hiletsitako emakumea bizirik mantentzen zuen makinara berriz lotzea onartu. Hala, Schiavok janari eta edaririk gabe segituko duela ebatzi zuen atzo James Whittemore epaileak. Bob eta Mary Schindler Schiavoren gurasoek helegitea jarri zuten herenegun, George Bush presidenteak Schiavo bizirik mantentzea agindu ostean. Bushen legeak kasua aztertzeko aukera ematen zion auzitegi federalari. Epaileak kasua aztertzen zuen bitartean makina piztuko zuela uste zuten. Whittemore epaileak helegitea gaitzetsi egin zuen atzo, guraso eta senarraren abokatuen argumentuak entzun ostean.

Terri Schiavok 41 urte ditu, eta duela 15 urtetik hiletsita dago, 1990. urtean potasio jaitsiera bat izan eta gero. Gaur egun, San Petesburgo ospitalean dago, garuneko heriotza duela. Bizirik irauteko elikatzeko makina bati lotuta egon behar du, eta, medikuen esanetan, ez du sendatzeko aukerarik. Kasuak eztabaida handia sortu du AEBetan. Schiavoren familia ere zatituta dago. Izan ere, Michael Schiavo gaixoaren senarra izandakoa bizirik mantentzen duen makina itzaltzeko borrokan ibili da azken urteetan, makina bati lotuta bizi beharra ez zaiolako zilegi iruditzen. Horretaz gain, Michael Schiavok dio hala bizitzekotan hiltzea hobe zela esan ziola emazteak gaixotu aurretik. Gurasoek, berriz, emaztea hil nahi izatea leporatu diote Michael Schiavori, eta gurasoek alaba bizirik mantendu nahi dute, sendatzeko itxaropena duela uste dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.