EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA

Aurtengo Euskal Eskola Publikoaren jaia aurkeztu dute

Datorren igandean, ekainak 6, Bilboko Zorrozaurre parkean egingo duten Euskal Eskola Publikoaren jaia aurkeztu dute gaur. "Mugak gaindituz geuria indartu" lelopeko jaialdian Saharako hezkuntzarekiko elkartasuna eta Fermin Muguruzak haurrentzat prestaturiko ikuskizuna izango dira ekitaldi azpimarragarrienak.

2004ko ekainaren 2a
15:45
Entzun
EHIGEko (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea) ordezkariek eginiko aurkezpenean aurtengo jaiaren helburuak azaldu dituzte, hala jai honekin Euskara eta euskal kultura sustatzea eta Kultura ezberdinen ezagutza bultzatu nahi dute; eta nola ez jendeak ondo pasa dezala eta Eskol Publikoa onena dela ezagutaraztea.

Antolatzaileek azaldu dutenez jaialdian Saharako hezkuntza sistemari beraien elkartasuna adierazi nahi diote. Aurten Saharako eskolen aldeko kanpaina hasi bazuten igandeko jaian Saharako hezkuntz sistemaren inguruan informazioa eskainiko duen Jaima bat jarriko dute.

Fermin Muguruzak ikuskizun berezia eskainiko du

Aurkezpenean jaiko plater nagusi izango den ikuskizuna aurkeztu dute, bertan Fermin Muguruzak bere tadearekin iganderako eta umeentzat bereziki prestaturiko ikuskizunaren berri eman du. Abeslari Irundarrak azaldu duenez, besteak beste, ikuskizunean umeei beraien kantak nola sortzen dituzten azalduko die eta bere taldean jatorri desberdineko musikarien elkarlana ere izango du hizpide.

Euskal Eskola Publikoko jaiaren webgunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.