Eliza Katolikoko Aita Santu berria

Benedikto XVI.ak bere lehen meza eman du, aita santu bezala

24 ordu baino pixka bat gehiago behar izan zuten Eliza Katolikoko kardinalek Joan Paulo II.a hil ondoren eliza horretako buru berria aukeratzeko. Atzo, 18:00ak inguruan ke zuria atera zen Sixtoren kaperako tximiniatik, eta Josefh Ratzinger aita santu berri izendatu zuten, Benedikto XVI.a izenarekin. Ratzingerrek gaur eman du aita santu gisa lehen meza, Sixtoren kapera. Meza hori, pribatua zen berez, kardinalentzat bakarrik. Nolanahi ere, telebista kamerei sartzen utzi diete, eta hainbat katetan meza zuzenena eman dute.

2005eko apirilaren 20a
12:43
Entzun
Goizeko 9:00etan hasi da meza, Vatikanok Sixtoren kaperan, eta 10:30ak aldean amaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.